Ingurune naturalaren aldeko konpromisoa
Alturako larreetan lehen sektoreak egiten duen lana gailendu dute Imanol Pradalesek eta Eider Mendozak Aralarren
“Kalitatezko produktuak ekoiztearen eta ingurune naturala zaintzearen alde” euskal artzainek erakutsitako “konpromisoa” balioan jarri nahi izan zuen atzo Imanol Pradales lehendakariak.
Aralar
Aralar mendilerroko parajeetan Eider MendozaGipuzkoako ahaldun nagusiarekin batera egindako txangoan egin zituen adierazpen horiek, eta X sare sozialeko profilean hainbat argazki argitaratu zituen.
“Miresgarria da gure euskal artzainen sakrifizioa eta profesionaltasuna. Balioetsi egin behar da kalitatezko produktuen ekoizpenarekin eta gure ingurune naturala zaintzearekin erakutsitako konpromisoa”, idatzi zuen Pradalesekbere argitalpenean.
“Beraien beharrak eta nahiak helarazi dizkigute. Orain guztioi dagokigu haien lana babestea eta laguntzen jarraitzea “, gaineratu du lehendakariak.
Eider Mendozak ere eman zuen txangoaren berri X-ko bere kontuan. Bertan aipatu zuenez, inguru horretako artzainen lana eta beharrak ezagutzea omen zen Aralarrera egindako bisitaren helburua. “Txalotzeko modukoa da kalitatezko produktuen ekoizpenarekin eta ingurumenarekin abeltzainek erakutsitako konpromisoa”, esan zuen Mendozak, eta sektore hori babesten jarraitzeko prest agertuzen.
Temas
Más en Sociedad
-
Esta es la razón por la que los bots no pueden marcar la casilla 'No soy un robot'
-
Entra en vigor la prohibición de inscribir directamente a los bebés nacidos por gestación subrogada
-
Los guipuzcoanos somos los que ‘mejor’ vivimos, pero estamos enfadados con el poder público
-
La formación profesional en Euskadi: una puerta hacia el empleo