Euskadiko RMNk (HIFU) Gidatutako Ultrasoinu Fokalizatuko ekipamendu berria Osakidetzak lizitaziora atera du. Teknologiarik aurreratuena erabiltzen dute makina funtzionatzeko. Bizkaiko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean instalatuko da Parkisonaren aur erabiliko den gailua, eta mugimenduko nahasmenduak dituzten gaixotasunak tratatzeko erabiliko da gehien bat.

10,1 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen ekipamendu hori Guru-tzetan kokatuko da, Osasun Sistema Nazionalak trastorno horien tratamendu kirurgikorako egiaztatuta duen erreferentzia-zentroa delako. Lanabes aurreratu hori oso inbaditzailea ez den teknika batean oinarri-tzen da: izan ere, garunaren sakontasunean kokatutako egitura neurologikoak gaika aldatzen eta eraldatzen baitira, larruazalean, hezurrean eta garunean inolako ebakirik egin behar izan gabe.

HIFU teknologiarekin, ohiko ekografia egiteko erabiltzen diren ultrasoinuen antzekoak aplikatzen zaizkio pazienteari, baina oso intentsitate handikoak eta garunaren barruko diana txiki batean oso zehazki kokatuak. Tratamendu horretan nagusiki neurologoek, neurokirurgileek eta neurorradiologoek hartzen dute parte, Erresonantzia Magnetikoan egiten da, eta pazientea esna egoten da.

Espezializazio gorena

Teknologia hori erabiltzeko espezializazio eta esperientzia handia behar da, teknika horretarako hautagai diren pazienteak behar bezala hautatzeko, eta burmuinaren barruko diana txiki horiek behar bezala ezartzeko. Osakidetzaren esanetan, Gurutzeta omen da ekipamendu hori izango duen Estatuko zentro bakanetako bat, eta dagoeneko prest omen dauka ekipamendu hori erabiltzeko gaitasuna duen mediku-taldea ere, Mugimenduaren Nahasmenduen Unitateak 20 urtetik gorako eskarmentua duelako.

Parkinsona 1817an deskribatu zuen James Parkinsonek, eta bigarren gaixotasun neuro-degeneratibo ohikoena da Alzheimerraren ondoren. 100.000 biztanleko 8-18 pertsonako intzidentzia izaten du, eta Euskadin 400 kasu inguru diagnostikatzen dira urtero. Intzidentzia adinarekin hazten bada ere, 65 urtetik beherako kasuak ere ager daitezke, ohikoagoa da gizonengan emakumeengan baino, eta kasuen % 10ek herentziazko jatorria izan lezake.

Hainbat sintoma eta erasan-maila daude, eta paziente bakoitzak sintomatologia propioa izaten duenez, tratamendua beti pertsonalizatua izango dela jakinarazi du Osasun Sailak. Bereizgarriena sintoma motorrak izaten dira; horien artean, zurruntasuna, dardara, geldotasuna eta ibiltzeko alterazioak nabarmentzen direlarik.

Hala ere, motorrak ez diren bestelako hainbat sintoma ere, hau da, animoarekin, loarekin edo memoriarekin zerikusia dutenak, oso ohikoak izaten dira, eta eragin kaltegarriagoa izan dezakete Parkinson gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatean. Tratamenduei erreparatuz gero, gaur egun badira ahozko terapiak eta terapia aurreratuak, kasu konplexuetan gaixotasunaren sintomak kontrolatzeko aukera ematen dutenak.