Xabier Mendiguren Bereziartu hil da, euskararen alde bizitza osoa lanean jardun ostean
78 urte zituen eta Kontseiluko idazkari nagusia izan zen sorreratik 2010arte
78 urte zituela zendu den Xabier Mendiguren Bereziarturen heriotza oso sentitua izan da euskaltzaleen artean. Ezkion jaio zen 1945ean, Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasi zituen, eta euskarazko itzulpenaren modernizazioaren aitzindarietako bat izan da.
Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era bitartean, eta Iker taldearen sortzaileetako bat ere izan zen, euskarazko testuliburuen argitalpena sustatuz, arlo horretan ere aitzindari izanik.
Itzultzaile lanetan, hainbat autoreren lanak euskaratu zituen, Shakespearerenak, Tolstoirenak, García Márquezenak, Goetherenak eta beste askorenak.
1989an, literaturako itzulpen onenaren Euskadi saria jaso zuen, Robert Laxalt-en Sweet promised land euskaratu izangatik, gurean “Xiberotar bat Nevadan” izenburua ipini ziolarik.
2021ean Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen.
Euskaraz gain beste hainbat hizkuntza menperatzen bazituen ere, euskara batuaren normalizazioaren alde egindako lanak utzi du lorratz nagusia bere ibilbide profesionalean.
Errekaldeko beilatokia (Donostia) zabalik izango da bihar 16:00etatik 20:00etara azken agurra luzatu nahi diotenentzat.
Más en Sociedad
-
Rescatada en helicóptero una mujer tras sufrir un resbalón en el monte Udalaitz
-
El proyecto ‘Memoria de la deportación 1945-2025’ contará con un curso de verano
-
El Comité de análisis del apagón crea dos grupos de trabajo
-
Homenaje a los vascos en campos nazis: "Hay que recordar la historia para que no vuelva a suceder porque está pasando"