Islada Ezkutatuak taldeko lehendakaria da, Lasarte-Oriako memoria historikoa berreskuratzearen alde egiten duen elkartea. “Egia jakin behar dugu. Asko izan ziren frankismoaren garaian sufritu zuten lasartearrak eta gertatutakoa argitzea haiei zor diegun zerbait da”, adierazi du Mailuk. Horretaz aparte, euskaltzale amorratua ere bada, izan ere, AEK-ko irakasle izan zen 17 urtez, eta bereziki “harro” sentitzen da herrian jendea euskaraz entzuten duenean.