Hurrengo urteko Kilometroak aurkeztu dute Errenterian
Erriolaizenpean antolatuko du datorren urteko egitasmoa Errenteriako Orereta Ikastolak Kilometroak, ostiral arratsalde honetan Lekuona Fabrikan eginiko aurkezpenean jakinarazi dutenez. Zentro honi Ibarrako Uzturpe Ikastolak pasa zion lekukoa pasa den urriaren 2an, 2022ko edizioaren azken ospakizun egunean, hain zuzen ere.
Relacionadas
Erriola bi hitzez osaturiko sorkuntza da,errioa (itsasadarra) eta iola (ontzi mota bat) elkarturik lortzen dena. Herria etaikastolaren metafora izanik, "historia eta nortasuna irudikatu nahi dituen lema" dela adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, errioak "nortasuna" omen du herrian bertan, bere erdigunetik pasatzen baita.
Bestalde, datorren urteko ikastolen festaren logoa ere ezagutarazi dute aurkezpenean eta, honek ere, inguru horretan adierazgarri diren elementuak islatzen ditu; hala nola, "errioko uraren gorabeherak, faktoriak eta etxeak, ur-bazterrak, islak eta zubiak".
Horrez gain, ostiral arratsalde honetako ekitaldian iragana eta oraina fusionatu nahi izan dituzte eta Lekuona Fabrikan jarritako taulara egungo Orereta Ikastola hainbat ikasle ez ezik, ikasle-ohiak, familiak eta langileak ere igo dira, zentro honen "sorreran parte-hartu zutenen et ikasle gazteenen arteko transmisioa" irudikatzeko asmoz. Gainera, herriko eragile ezberdinak ere bertan izan dira; Zaria abesbatza, Ereintza dantza taldea, Errenteriako Musika Banda eta Kukai, besteak beste.
Kilometroak: “Buruan nahi genuen aldaketa gauzatu dela esan genezake”
2023ko Kilometroen edizioa "ez da ikastolarentzat soilik egingo den jai bat", antolatzaileen esanetan, eta "euskararen inguruan herrian proiektu bat aurrera eramateko baliabideak" ezarri nahi ditu. Hori bai, urtean zehar bilduko den dirua Añabitarteko baserria berritzeko erabiltzea aurreikusi dute.
Izan ere, baserri hori "urteekin ikastolaren ikur bihurtu da", diote antolatzaileek. Orereta Ikastola 1963an "herriko familia batzuek" martxan jartzea erabaki zuten proiektua da, baina 1973an "ametsa errealitate bihurtzen ari zela" ikusirik, Añabitarteko baserriaren inguruko lurrak erosi zituzten. Datorren urtean, beraz, Kilometroen festaz gain, 60. urteurrena ere ospatuko dute Oreretan.
Honen harira, komeni da gogoraraztea ikastolen festa egun bakarreko ekitaldia izatetik urte osoan zehar "hitzordu txikiz" osaturiko ekimena izatera pasa dela. Lekuona fabrikako ikuskizuna, beraz, lehena izan da. Hurrengo pausua, berriz, dendaren irekiera izango da, Kilometroen inguruan eginiko arropa berria salduko duena. Larunbat honetatik aurrera, hilak 5, lokala zabalik izango da Errenteriako herriko plazako 11. zenbakian.
Temas
Más en Sociedad
-
El Gobierno español, sorprendido de que Red Eléctrica descartara el ciberataque como causa del apagón
-
Detenido un agresor inscrito en VioGén que trató de huir de los agentes saltando por los tejados
-
La ATTG y Euskotren firman la prórroga del convenio para el uso de la tarjeta Mugi
-
UGLE eskola: elkarlana bide, berrikuntza helburu