Eguraldi onarekin hasi du Ibarrak aurtengo Kilometroak festaren egun handia. Gipuzkoako ikastolen jaia Uzturpe ikastolak prestatu du Irribarra lelopean eta dirua eskolaren kanpoaldea birmoldatzeko erabiliko dute besteak beste. Pandemiak baldintzatuko ez duen Kilometroak izango da bi urte zail pasa ondoren.

Eguneko momenturik berezienetarikoak Txoriak Txori abestia protagonista izan du goizeko 12.00etan. Musika gune guztietan kantatu da batera eta parte hartzaile guztiek elkarrekin Ibarra osoa bete dute abesti ospetsuarekin.

Lau proposamen nagusi daude hiritarrek disfrutatzeko: Sormena, Jolasak, Musika eta Gastronomia. Adibidez, musikaren arloan kontzertu ugari egongo dira edota gastronomia ardatzaren barruan hainbat leku bazkaltzeko.

Kilometroak martxan dago Ibarran

Kilometroak martxan dago Ibarran Iker Azurmendi