-Euskaraldiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte ospatuko da eta, 22. Korrikak martxoaren 31tik apirilaren 10era egin zuen bezala, "hi-tzaren eta ekimenaren garrantzia" azpimarratzeko konpromisoa dakar.

Ideia hura berretsi zuten atzo goizean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Euskaraldiko koordinatzaile den Goiatz Urkijok eta AEKko koordinatzaile den Alizia Iribarrenek. Agerraldi honen bitartez, Korrikak Euskaraldiari lekukoa pasa izana ere irudikatu zuten. Arduradun hauekin batera, Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaile den Maddi Juanikorena ere bertan izan zen.

Aurtengo Korrikaren helburua "normaltasunean gauzatu" ahal izateaz gain, "Euskal Herriko agenda politiko eta komunikatiboan euskarak toki esanguratsua har-tzea" ere bazen, Iribarrenen esanetan. Hala, hamaika egunetan zehar gauzatutako lasterketa esangura-tsu honek bistaratu zuen "energia sozial" hori Euskaraldian bizitzea espero duela jakinarazi zuen.

Izan ere, bi urteko pandemiaren ondorioz izandako etenak zera nabarmendu du; euskararen normalizazioa gertatu dadin, "hiztuenen oraktika linguistiko eraldatzaileak" eta "era guztietako erakundeen urrats sendoak" beharrezkoak direla, gizartearen "aldekotasun" eta "bultzadaz" gain.

Horrexegatik, bi ekimenetako arduradunek "berebiziko garran-tzia" eman zioten 2022an "euskaltzaleak kalera" ateratzeari, euskararen aldeko "ekimen jende-tsuak" izateari eta hizkuntza honen ezagutza eta erabilera "areagotzeko urrats sendoak" emateari.

Euskaraldi batzordeak martxan dira jada 2022ko edizioaren inguruan jo eta ke; Antolaketan burubelarri dabiltzan talde hauek herritarrei gonbita bultzatu diete batzordeetan "partaide aktibo" izan daitezen eta Euskaraldian parte hartzeko deia ere luzatu diete. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, "era guztietako entitateei euskarazko praktika linguistikoak bultzatzeko neurri zehatzak" abian jartzeko eskaera luzatuko du.

Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenen antolaketan, "herritarrek duten garrantzia" azpimarratu nahi izan zuen Juanikorenak. Azken bi urtetako zailtasunen ostea, herri ekimenak "martzan egotea" eta "batzordeak indartsu aritzea garrantzitsua" izango omen da.

Ekimen honen inguruan izango diren hurrengo data garrantzitsuak maiatzaren 18a eta irailaren 29a izango dira; lehena, entitateek parte hartzea berretsi eta izena emateko epearen irekiera ezartzen duena da eta, bigarrena, belarriprest eta ahobiziek horixe bera egiteko izango duten lehen eguna.