skolako jangela beste modu batean antolatu eta eredu berri bat ezarri dadin zenbait elkarte sortu dira Euskadin. Izan ere, haurren elikadura aita-amen kezka garrantzitsua baita,eta kalitatezko jakiez gainera, jangela espazio hezitzailea izatea eskatzen dute gero eta ahots gehiagok.

Jangela berri baten alde egiten duten ekimenen artean, Gure Platera, gure aukera nabarmendu daiteke. 2015ean sortu zen, langile, familia, lehen sektoreko eragile eta beste hainbat eragileren eskutik, eskola-jangelak eraldatzeko xedearekin.

Iazko abenduan, plataformako ordezkariak Eusko Legebiltzarrean egon ziren haien eskariak talde politikoei aurkezteko. Beste ba-tzuen artean, hauek izan ziren eskatutakoak: jangela oinarrizko zerbitzu kontsideratzea eta ez osagarria; plegu eraldatzaileak egitea, hezkuntza-komunitatearen parte-hartzearekin; sukaldeak ziurtatzea, ikastetxean bertan edo eskuragarri dauden azpiegiturak aprobetxatuz; araudia aldatzea, ratioak eta langileen profilak eguneratuz, eta langile horiek prestatzeko era guztietako baliabideak ziurtatuz; kudeaketa eredu osagarria adostu eta eskaintzea ikastetxeei... Plataformatik proposamen hauek "harrera ona" izan dutela ziurta-tzen dute.

"Bospasei catering enpresa handiek kudeatzen dituzte ikastetxe publikoetako jangelak, salbuespen gutxi batzuk kenduta", salatzen dute elkarte honetatik. Gure platera, gure aukerako ordezkarien iri-tziz, haien ereduaren inplementazioa "positiboa" izango dela argi dute eta haren alde lan egitea eskatzen dute: "Eskola-jangelak osasungarriagoak, hurbilagoak, bidezkoagoak eta hezitzaileagoak izan behar dira", gaineratu dute.

Bertakoak eta garaikoak

Hasteko, Gure platera, gure aukera ekimenaren ustez, jatorduak osasuntsuak izan daitezen bertan sukaldatutako elikagai freskoak izan behar dituzte oinarrian. Ildo horretatik, elikagaiak gertukoak izatea oso garrantzitsutzat jotzen dute: "Alde batetik, bertako eta garaiko produktuak lehenetsi behar dira, bertako ekoizleekin konfiantzazko loturak sustatuz. Beste alde batetik, eragile guztien arteko erantzukidetasuna zaindu behar da, elkarren ezagutza, errespetua, elkartasuna eta ekitatetik hasita. Bukatzeko, jangelak hezi-tzaileak izan daitezen, elikadurak ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren parte izan beharko luke".

Mahi-mahi by Askoraren proposamena

Ohiko eskola-jangela eredua alda-tzea proposatzen duen beste ekimen bat da Mahai-Mahai by Askora. Baina nola behar du jangelak? Hasteko, gune ezberdin eta atseginak sortzea proposatzen dute, ikasleen adinera egokitzen direnak. Hori horrela, haurren adina kontuan hartuz, esperientzia dibertigarria eta hezitzailea sortzea da ekimen honen xedea.

Bestalde, menu osasungarriagoak eta orekatuagoak prestatzea dute helburu. Azkenean, ikasleen parte hartzea bilatzen dute bazkaria eta eskoletara itzultzeko unearen artean. Horretarako ikastaroak antolatzen dituzte. Hori guztia kontuan izanda, eredu hori aplikatzeagatik haien metodologia "eralda-tzailea" dela adierazten dute.

Mahi-Mahiren eredua hainbat eskoletan ezarri dute jadanik: The English Schoolen, Abusu ikastolan, Zubimusu ikastolan, Andramari Zornotzako ikastolan eta Jesuitak Donostia Ikastetxean. Askora euskal enpresa da ekimenaren sustatzailea, elikadura osasuntsuaren aldeko proiektu berritzaileak abia-tzen dituena.

Catering alternatiboa prestatzen

Gure Platera, gure aukera ekimena, bere aldetik, catering enpresa alternatiboa prestatzen ari da. Hezkun-tza sailak "konpromisoa" agertu du eta haien esperientziatik abiatzen ari dira: "Proiektu pilotuak eraman ditugu aurrera, kanpoko esperien-tziak ere behatu ditugu bestelako ereduak ezagutzeko, ikerketak ere egin ditugu, eta abar", azaldu dute.

Bestalde, kezkatuta agertu dira eskola barruko sukaldeen etorkizunarekin eta "poliki-poliki ikastetxeetako sukaldeak desagertzen" ari direla ohartarazi dute. Mahi-Mahi zerbitzuak, berriz, ez du behar sukalderik lan egiteko ikastetxeetan. "Mahi-Mahi by Askora sukaldea bertan eduki edota sukalde-zerbitzua zentrotik at duten zentroen-tzat dago diseinatua".