ELAk egoitzen eredu justuago bat eskatu du
- Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak "erantzukizuna" bere gain hartzeko eskatu zion atzo Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari, eta egoitzetako langileekin negoziatzera esertzeko eskatu zion, "eredu justuagoa eta gizatiarragoa" zor dielako.
Lakuntzak ELAk Donostiako Boulevardean antolatutako ekitaldi batean egin zituen adierazpenok, sindikatuak Gipuzkoako geriatrikoetan deitutako greba eguna zela eta.
Ehun langile inguruk hartu zuten parte aldarrikapen ekitaldi horretan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaraino egin zuten manifestazio batekin amaitu zen.
Lakuntzak azpimarratu zuenez, 250 dira dagoeneko ELAk Gipuzkoako egoitzetan deitutako lanuzteak, "funtzionatzen ez duen eredu bidegabe baten aurka". Salatu zuenez, Foru Aldundiak ez du "gizatasunik" langile horiekin, pandemia osoan "lehen lerroan" egon dira eta "Aldundiaren keinu baten zain jarraitzen dute, enpatia apur bat".
Lakuntzak "akordioa lortzeko bidean oztopo izateari uzteko" eta ELAren proposamena entzutera esertzeko eskatu zion Markel Olanori.
Temas
Más en Sociedad
-
Autoescuelas: más de 5.000 alumnos están a la espera de sacar el carné de conducir en Gipuzkoa
-
Un informe policial sitúa una fuga de gas de una nevera como "único y principal" foco del incendio de Campanar
-
Casi 20.000 migrantes llegaron al Estado en lo que va de año
-
Pasaia Itsas Festibala obtiene el certificado Erronka Garbia de sostenibilidad