A-15 autobidea itxi dute Berastegi eta Andoain artean
- Belabietako tuneleko obrak egin ahal izateko prestaketa lanak egin behar dituzte. Atzo egin zuten mozketa Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera, eta Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera. Bihar gaueko 22.00ak arte itxita mantenduko da.
Tuneleko estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko lanetan segurtasuna bermatzeko itxiko da Iruñerako hodia, behin-behineko desbideratzea beste hoditik eginaz. Desbideratzea egiteko ezinbestekotzat jo dute A-15ean 48 orduz zirkulazioa erabat moztea.
Egin beharreko lanen artean, euspen hesi bat instalatzea eta tuneleko elementu guztien kontrol sistema aztertzea dira nagusienak. Aipatu, gainera, ibilgailu astunek GI-2130 errepidetik (Tolosatik Lekunberrira doan errepidea) joatea debekatuta izango dutela. Ondorioz, ibilgailu astunek N-I errepidea hartu beharko dute derrigorrez ordezko bide gisa.
A-15 autobidearen Andoaingo noranzkoan egindako mozketak direla eta, erabiltzaileek beste ibilbide batzuk hartu behar izan dituzte: Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, N-I errepidea gomendatu dute Altsasuraino, Irurtzunen Sakanako A-10 autobidea hartuz.
Berastegi, Elduain edo Berrobi helmuga dituztenentzako soilik, eta Andoaingo noranzkoan itxita egongo denez, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko lotunean bira egin ahal izango dute, Tolosa eta Leitza arteko GI-2130 errepidetik helmugaraino zirkulatuz.
Bestalde, Gipuzkoatik Nafarroara joatekoak diren gidariek, ibilbide luzeetarako N-I errepidean aurrera jarraitu beharko dute, Gasteizerako norabidean Altsasuraino, eta bertan A-10 errepidea hartu Irurtzuneraino. Lekunberrira edo Leitzara joatekoak direnek, berriz, Tolosa eta Lekunberri arteko GI-2135 errepidea erabiltzeko aukera izango dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Rescatada en helicóptero una mujer tras sufrir un resbalón en el monte Udalaitz
-
El proyecto ‘Memoria de la deportación 1945-2025’ contará con un curso de verano
-
El Comité de análisis del apagón crea dos grupos de trabajo
-
Homenaje a los vascos en campos nazis: "Hay que recordar la historia para que no vuelva a suceder porque está pasando"