Síguenos en redes sociales:

Gipuzkoan murrizketengatik ateak itxi zituzten hamar ostatutik ia zazpik berriz ireki ditu dagoeneko

Inkestatuen %58,7k ez du %20ko okupazioa gainditzen Aste Santurako ezta Pazko asterako ere

Febrero. La llegada de turistas a los hoteles vascos se redujo un 76,5% en febrero respecto al mismo mes de 2020, cuando todavía no se había declarado la pandemia, por lo que la rentabilidad del sector cayó casi un 60%. Según el Eustat, en todo 2020 la entrada de turistas cayó un 61,1% en relación a 2019, en enero de este año el desplome alcanzó el 71,6% y en febrero ese retroceso aumentó hasta alcanzar el 76,5%. Por territorios, se observa que los mayores retrocesos se dieron en Gipuzkoa, con descensos en las entradas y en las pernoctaciones del 80,5% y del 79,5%, respectivamente. En Bizkaia bajaron un 74,6% y un 73,4%, y en Álava un 71,8% y un 64,8%.

- Covid-19aren aurkako murrizketengatik ateak itxi behar izan zituzten Gipuzkoako ostatuen %67,6k instalazioak ireki dituzte dagoeneko, eta beste %32,3k, berriz, oraindik itxita jarraitzen dute, indarrean dauden mugen ondorioz eskaria oso eskasa delako.

Hosteleria Gipuzkoa Ostalaritza elkarteak atzo eman zituen ezagu-tzera datu horiek, bazkideen artean egindako inkesta batetik aterata. Inkesta hori martxoaren 9tik 14ra bitartean egin zuten, eta lurralde osoko 65 establezimenduk hartu zuten parte.

Inkesta horren emaitzen arabera, itxita dauden ostatu gehienek uda aurretik irekitzeko asmoa dute: %22,2k martxoko bigarren hamabostaldian, beste %22,2k apirilean, %33,3k maiatzean eta %11,1ek ekainean; beste %11,12k, berriz, oraindik ez omen dakite noiz irekiko duten, "mugikortasun-murrizketen bilakaeraren arabera ikusi beharko baita".

Ikerketak erakusten duenez, egungo erreserbek ez dute ostatuen guztizko edukieraren %20 gaindi-tzen, ez Aste Santurako ezta Pazko asterako ere.

Zehazki, Aste Santurako (apirilaren 1etik 5era bitartean), galdetutako ostatuen %58,7k ez du okupazioaren %20 gaindi-tzen; %19,5ak edukieraren %20 eta %40 bitarteko erreserbak ditu; %13k, %40 eta %60 bitartekoak, eta soilik %2,1ek baieztatu dute oheen %60 eta %80 arteko erreserbak dituztela.

Pazko Asterako (apirilaren 6tik 11ra bitartean), datuak okerragoak dira; izan ere, %76 ez baita iristen erreserben %20ra, ostatuen %10,8 %20tik %40ra bitarteko okupazio tartean dago; % 8,7, %40tik %60ra bitartean, eta %4,3k soilik onartu ditu %80tik gorako erreserbak.

Inkestatutako ostatuek, hala ere, oporraldi horretan okupazioaren azken zifrak hobetzea aurreikusten dute, pandemiaren ondoriozko kutsadurek ingurune hurbilean izan dezaketen "hobekuntzaren" itxaropenez.

Udari erreparatuz, inkestatuen erdiak baino gehiagok (%55,3) baditu dagoeneko udarako erreserbak, nahiz eta egungo bolumen horrek ez duen gainditzen ostatuaren okupazio osoaren %20 kasu gehienetan; soilik %3,2k gainditzen du, ekainetik irailera bitartean, erreserben %80tik gorako tartea.

Aste Santuan gertatzen den bezala, oraingoz erreserbak urriak izan arren, ostatu gehienen esanetan (% 47,1) denboraldi amaieran okupazioa %50 eta %75 artekoa izatea espero dute; %30,1ek, berriz edukieraren %25 eta %50 artekoa izango dela uste dute.

Uda honetarako erreserbak, ordena horretan, Kataluniatik, Madrildik, Euskadi osotik eta Frantziatik egindakoa dira. Nazioarteko publikoari dagokionez, oraingoz apala bada ere, Britainia Handia da herrialderik dinamikoena Frantziaren atzetik, eta ondoren datoz Alemania, Benelux eta Estatu Batuak, aipatutako inkestak emandako datuen arabera.

Gipuzkoako ostatu-enpresarien ustez, erreserben "erritmoak" horrela jarraituz gero, ohiko jarduera "ez da berreskuratuko 2022ko udara arte" (inkestatuen %49ren iritziz), 2023ra arte (%32) edo "beranduago" (%18,8).