Directo
Pedro Sánchez comparece en La Moncloa
Gipuzkoako egoitzetako bi egoiliar hil dira COVID-19aren eraginez
Azken orduetako positibo guztiak (15) Aretxabaletako Debagoiena egoitzan atzeman dituzte
DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako bi egoiliar zendu dira azken 24 orduetan COVID-19aren eraginez. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentroen eguneratzeak adierazten duenez, 15 positibo berri zenbatu dituzte Gipuzkoako egoitzetan eta 12 egoiliarrek lortu dute gaixotasuna gainditzea. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik (abuztuaren 11n), 114 hildako eta 186 positibo izan dira lurraldeko egoitzetan.
Azken orduetan hil diren egoiliarrak Aretxabaletako Debagoiena eta Donostiako Julian Rezola zentrokoak ziren. Hain zuzen, Aretxabaletako zentroan atzeman dituzte azken eguneko positibo guztiak. Bestetik, 72 dira Eibar eta Ordiziako erreferentziazko zentroetan dauden egoiliarrak.
Temas
Más en Sociedad
-
Nueva Ley de Servicios de Atención al Cliente: ¿será el fin del spam telefónico?
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"