Bederatzi hilabete bete dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik
- Zaldibargo zabortegia erori zenetik bederatzi hilabete bete diren honetan, Zaldibar Argitu plataformako kideek elkarretaratzeak egin zituzten atzo Eibarren, Ermuan eta Zaldibarren, Joaquin Beltran, lurperatuta geratu ziren bi langileetako baten gorpua aurkitzeko eskatzeko.
Manifestarien ordezkariek irakurritako oharrean, Joaquin Beltran bilatzeko lanekin jarraitzea eskatu dute, senideek eta lagunek "merezi duen agurra" eman ahal diezaioten. Bere lankide Alberto Sololuzeren gorpua abuztuan aurkitu zuten zabortegiko hondakinen artean.
Eusko Jaurlaritzari lur-jauziaren arrazoien ikerketa "serio" hartzeko eskatu ostean, Joaquin Beltran aurkitu eta zabortegian gertatutakoa argitu arte plataformak mobilizatzen jarraituko duela aurreratu zuten.
Zaldibarkoa bezalako gertaerak berriro ez errepikatzeko berme guztiak hartzeko eskatu, eta hondakinen kudeaketa enpresa pribatuen esku ezin dela utzi aldarrikatu zuten; eta, amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak egoera hori iraultzeko inolako "urratsik" eman ez izana ere deitoratu zuten.
Temas
Más en Sociedad
-
Siete franceses detenidos por causar daños y atentar contra agentes en Donostia
-
Expertos en IA alertan del riesgo para los migrantes de uso en la identificación biométrica
-
Detectan un brote de gripe aviar en una granja de la provincia de Lleida
-
La baliza V16 homologada obligatoria desde el 1 de enero debe ser geolocalizable y certificada por IDIADA o LCOE