Gipuzkoako I+G+B sareak bost talentu zientifiko eskuratu ditu
Fellows izeneko foru-programaren bidez txertatu dituzte lankide berriak lurraldeko ikerketa-taldeetan
- Gipuzkoako I+G+B sareak "goi-mailako" bost talentu zientifiko berri eskuratu ditu Fellows Foru Aldundiaren programaren bidez. Programa horren helburua nazioartean garrantzia duten ikerketa-taldeetan lanean ari diren doktoratu ondoko langileak Gipuzkoako ikerketa-taldeetan sartzea da. Aurten, 465.695 euroko zuzkidura izango dute.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko foru diputatuarekin batera, harrera egin zien atzo Fellowsen lankide berriei eta haien zentroetako ordezkariei, egingo dituzten proiektuen edukia ezagutu ahal izan duten lan-topaketa batean, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Bileran, Gipuzkoako diputatu nagusiak "lurraldean talentuaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eustearen garrantzia" azpimarratu zuen. "Pandemiak nabarmendu du erronka hori osasun-arloan premiazkoa dela, baina baita ezagutza aurreratua sortu eta transferitzeko ere, horrek eragina baitu gure enpresa-sarearen lehiakortasunean", adierazi zuen.
Temas
Más en Sociedad
-
Errejón pide que se aporte a la causa otro informe psiquiátrico sobre Mouliaá
-
La EHU recibe este mes a un millar de estudiantes internacionales
-
La Formación Profesional sigue marcando récord en Euskadi con más de 50.000 alumnos
-
Anticipan episodios de alta contaminación por tráfico en Valencia gracias a la inteligencia artificial