Donostiako Ondarretako ertzain-etxeko komunikazio-dorrearen ordez beste bat jarri zuten atzo. Ordezkatutako dorrea 1994tik zegoen martxan, polizia gunea inauguratu zenetik, eta egituran narriadura zantzuak zituen. Masta zaharrak guztira 22 metroko altuera zuen eta berria ordeztutakoaren berdin berdina da. Obra guztiak 27.000 euroko kostu ekonomikoa izan du.