Síguenos en redes sociales:

alerta mundial por el coronavirus

Kutxako udalekuak martxan dira dagoeneko

Urtero bezala, hiru arlotakoak izango dira eta izen-emateak bihar zabalduko dira

- Urtero bezala, Eureka! Zientzia Museoak, Kutxa Ekoguneak eta Kutxa Kulturrek beraien udalekuak antolatuko dituzte eta izen-emateak bihar irekiko dira. Aurten, protokolo bat ezarriko dute, ahal den neurrian, udalekuetako parte-har-tzaileen segurtasuna babesteko eta koronabirusaren transmisioa saihesteko.

Kutxa Fundazioak atzo jakinarazi zuenez, pandemiaren ondoren sortutako egoera berria dela eta, Donostia ezagutu ohiko programa uztailean eta hamabostaldiro egingo da Kutxa Kultur egoitzan, Tabakalerako 4. solairuan eta baita inguruetan ere. Bereziki emozioak landuko dituzte, haurrek "inoiz baino gehiago" behar baitute normaltasuna berreskuratzeko.

Eureka! Zientzia Museoak "Zientzia-Txokoak" eskainiko ditu, lau eta hamar urte bitarteko haurrek egunero zientzia-diziplina baten inguruan gozatuz ikasteko. Eta zortzi eta hamalau urte bitarteko haur eta nerabeentzat Udaleku Teknologikoak antolatuko dira, robotikaren eta programazioaren mundua ezagutzeko.

Kutxa Ekoguneak ere udalekuak antolatu ditu ekainaren 29tik irailaren 4ra eta urtero bezala, ingurumena oinarrian duten udalekuak diseinatu dituzte.