Euskara arloko dirulaguntza deialdia onartu du Aldundiak
Guztira, 957.000 euro bideratuko dituzte euskararen sustapenarekin lotutako proiektuetarako
- 2020ko euskara arloko dirulaguntza deialdia onartu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Helburuak honako arlo hauek finantzatzea izango da: euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak (elkarteen bitartez); euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak (udalen bitartez); eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak (IKT eragileak).
"Guztira 957.000 euro bideratu dira deialdi honetara eta, beharrak handiagoak badira, zuzkidura handitzeko aukera dago", azaldu zuen atzo goizean Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak Diputatuen Kontseiluan hartu ziren erabakiak azaltzeko egin zuen prentsaurrekoan.
Pasa den urtean, dirulaguntza deialdi honi esker, 151 proiektu finantzatzen lagundu zuen Aldundiak, euskararen sustapenarekin lotutakoak guztiak.
Temas
Más en Sociedad
-
Ayuntamiento de Donostia organiza este viernes una recogida de colillas en la playa de La Concha
-
Euskadi no tendrá que acoger a más menores migrantes, según el último decreto del Gobierno español
-
El Gobierno español declara como zona catastrófica los territorios afectados por emergencias climáticas desde junio
-
Osakidetza pone a disposición de sus profesionales un traductor neuronal para facilitar las consultas en euskera