EHUk diagnostikoan 60 aditu eta materiala eskaini dizkio Osasunari
Besteak beste, 9.000 maskara, 11.000 eskularru, 1.200 mantal eta 150 betaurreko utziko dizkio
- Euskal Herriko Unibertsitateak teknika diagnostiko eta birologikoetan 60 aditu jarri ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren esku koronabirusa detektatzeko; eta eskura dituen osasun materialeko baliabideak ere eman dizkio, 9.000 maskara eta 110.000 eskularru, besteak beste.
EHUk ohar batean azaldu duenez, PCR (Polymerase Chain Reaction) tekniketan esperientzia duten langile guztien laguntza eskaini die osasun-agintariei, prozedura horretan oinarritzen baita COVID-19ren diagnostikoa. Gainera, Fernando Tapia Zientzia Garapeneko eta Transferentziako errektoreordeak eta José Luis Martín Ikerketako errektoreordeak zehaztu dutenez, Euskal Unibertsitate publikoak 60 PCR makina edo birziklatzaile termiko jarri ditu osasun-agintarien eskura, koronabirusaren diagnostiko-analisiei euskarria emateko, bai eta alor horretan lan egiteko hainbat laborategi ere.
EHUk azpimarratu du harremanetan jarri diren erakundeko pertsona guztiek prestutasun osoa erakutsi dutela behar denean laguntzeko.
Bere instalazioetan eskuragarri dagoen materialaren inbentarioa egin ondoren, EHUk honako hauek ere eman dizkio Osasun Sailari: 9.000 maskara, neurri desberdinetako 110.000 eskularru, 1.250 mantal, babeserako 150 betaurreko, 1.000 kapela, oinetakoak babesteko 1.600 kaltza eta bestelako hainbat material (etanola, gainazaletarako xaboia, gel hidroalkoholikoa...).
Temas
Más en Sociedad
-
Guitrans alerta del déficit de transportistas y apuesta por atraer profesionales
-
El Gobierno español aprueba el martes el programa 'Verano Joven 2025' con descuentos para viajar en tren y autobús
-
La inteligencia artificial creadora de ocio personalizado dispara el riesgo de adicción
-
Detenidas 16 personas acusadas de pertenecer a un grupo criminal que estafó más de 480.000 euros