Bixente Atxa Eusko Jaurlaritzan hitzartu du Uriarterekin
donostia -MUren unibertsitate europarraren proiektuaren nondik norakoak azaleratu zizkion atzo Bixente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektorea, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari. Egitasmo honen helburua, Europako testuinguruan ekintzailetzarako prestakuntza eredua hobetzea da. Edo berdina dena, Europako unibertsitateen eta negozio eskolen arteko harreman handiagoa ehundu eta sustatzeko jomuga dauka.
Bilera horretan, bi aldeek bat egin zuten Europako unibertsitateek bultzatzen duten ekimena proiektu desafiatzaile eta estrategikoa dela esaterako orduan. Modu horretan, gizartean etengabe gertatzen ari diren aldaketen aurrean ikasleak "prestatu eta trebatu" ahal izango dira. "Ekintzailetzaren bidea funtsezkoa da etorkizunerako eta enplegarritasunarerako aukerak hobetzeko", berretsi zuten. Halaber, MUtik azaldu dutenez, "proiektua bultzatuz gero, unibertsitatearen parte-hartzeak ospea eta ikusgarritasuna erdietsiko ditu ikerketaren eta ekintzaile-tzaren gaian duen eraginari dagokionez, eta, horrela, egun indarrean dituen programen erakargarritasuna areagotuko da".
Atzo aurkeztu zen proiektua, Hezkuntza Sailak bultzatzen dituen politikekin bat dator. Izan ere, halako egitasmoen aldeko apustuak 2019-2022 aldirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Planean sartzen dira. Jaurlaritzaren arabera, unibertsitateen arteko lankidetza handiagoa bultzatzea Euskadiko gizarte errealitateari estuki lotutako eremuetan erabakigarria da. - Unai Gonzalez
Temas
Más en Sociedad
-
Alerta por la presencia de THC en gominolas procedentes de la República Checa y Eslovaquia
-
Renfe programa más de 8.000 circulaciones de autobuses del 25 de julio al 21 de septiembre por obras
-
Euskadi no tendrá que acoger a ninguno de los 4.000 menores migrantes en el nuevo reparto
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"