summer udalekuetako umeek egindako pultserak, 1.500 opariz jositako tonbola eta Olasagasti aizkolariaren erakustaldiaz gain, egun osoan zehar ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan zuten atzo Donostiako Gipuzkoa Plazara gerturatu ziren herritarrak. Eta hau guztia zergatik? Nahiak, Donostian bizi den sei urteko neska batek, Batten gaitza du eta familiak 10.000 euroko diru lagun-tza behar du alabarekin Txinara joateko. Bertan, ebakuntza egingo diote, eta horrela bere bizi kalitatea hobetuko da.

Batten gaitza hiru urte zituela diagnostikatu zioten Nahiari, eta gaixotasun honek, garunaren zelulatan eta sistema optikoan nahiz gorputz-ehunean lipopigmentoen (grasak eta proteinak) hondar-pilaketak eragiten ditu. Denbora aurrera joan ahala, gainera, konbultsio gogorragoak eragiten ditu eta gaitasun intelektualean, ikusmenean atzerapen larriak sortzen ditu.

Tratamedua gainera oso garestia da, "guztira 40.000 euro inguru behar ditugu", azpimarratu du Iñigo Guiradok, Gure Nahia Elkartasuneko zuzendariordeak. Dagoeneko 30.000 euro dituzte, tratamendua ordaintzeko balioko dutenak, eta gainerako 10.000 euroak egonaldia eta bidaia ordaintzeko balioko dute.

Erakundearen helburua

Ikerketa bultzatu

Jada bi urte igaro dira Gure Nahia Elkartasuna sortu zela. Gipuzkoako gaixotasun arraroen erakundea da honakoa eta momentuz bi dira elkarte honetako partaide. "Nahia eta Zumarragako neska bat daude gurekin", jakinarazi du Guiradok. Aurrerantzean jende gehaigo sar-tzea espero dute. Beraien proiektua ezagutu dadin, Gipuzkoako hamabi mendi igoko dituzte. "Jadanik sei menditan izan gara", azpimarratu du. Ekintza honen xedea, erakundea Gipuzkoako eskualde desberdinetan ezagutaraztea da.

Ikerketa bultzatzeko "ahalegin berezia" egingo dutela jakinarazi du elkarteko zuzendariordeak. Izan ere, "ikerketarik ez badago ez dago sendagairik". Europan ikerketa egin egiten dela aitortu du Guiradok, baina gauza "oso mantso" doala apimarratu du. Elkarteak bila-tzen duena "Txinakoa Europara plazaratzea da". Izan ere, ikerketa Europan gauzatzen bada, familiak gertuago egongo dira eta beraz, diru gutxiago gastatatu beharko dute.

Lau hilabete behar izan dituzte Donostiako Tilin Talan haur eskolako arduradunek Nahiaren aldeko jardunaldia antolatzeko. "Hilabete gogorrak izan dira baina merezi izan du", jakinarazi du Maite Elipek, jardunaldiko koordinatzaileak.

Egun hau ospatzeko ideia udalekuetako programa prestatzean etorri zitzaien. Haur eskola honek garrantzi handia ematen dio umeen kreatibitateari eta arrazoi honengatik eskulan desberdin asko lan-tzen dituzte. "Jardunaldi honetarako pultserak eta logoak egiteaz arduratu dira umeak", jakinarazi du koordinatzaileak. Ideia erabakita, Gipuzkoako hainbat erakunderekin jarri ziren kontaktuan eta orduan konturatu ziren "Nahiak zuela behar gehien", azaldu du. Proiektuak "jarraitasuna" izango duela azpimarratu du.

Goizeko 10.00etan hasi eta arratsaldeko 20.00ak bitartean iraun du jardunaldiak. Bocalana Biak Bat fundazioak eman dio hasiera egunari. Fundazio honek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan egiten du lan prestakuntza eta hezkuntza alorretan.

Prebentzio mailan zein maila teraupetikoan dago zentratuta bere zeregina. Hala nola, autismoa dutenekin edota adineko pertsonekin egiten dute lan. "Ezgaitasuna duten pertsonen ongizatea sustatzea nahi dugu txakurren kontaktu eta bizikidetza bidez", azpimarratu du Josune Azpiroz psikologoak. Momentuz emaitzak "onuragarriak" izan direla gaineratu du. Ondoren, Joxe Mari Olasagastiren erakustaldia etorri da. Arratsaldean, Gipuzkoa Basketeko maskota ikusteko eta ogitartekoak dohain jateko aukera izan dute.

Diruaren gainetik

Elkartasuna nagusi

Hasiera hasieratik, jendeak "elkartasuna" erakutsi duela azpimarratu du jardunaldiko koordinatzaileak.

Plazara gerturatu diren ehundaka pertsonek, gainera, parte hartu dute antolatutako ekintzetan. Orokorrean, gipuzkoarrek eta Gipuzkoako komertzioak (1.500 opari eskuratu dituzte beraien esker) erakutsi duten laguntasunarekin harrituta daude antolatzaileak. "Honelako kasutan elkartasuna erakutsi behar da", azpimarratu du Joxe Mari Olasagasti aizkolariak.

Umeen portaera ere "bikaina" izan dela adierazi dute. 250 ume inguru gerturatu dira plazara eta honelako ekitzekin "txikitatik solidarioak izaten erakusten diogu", jakinarazi du Elipek.

Sandra Garcia monitorea izan da parte-hartzailetako bat, "une batzutan malkoak atera zaizkit, izugarria izan da", jakinarazi du. Beste batzuk, esaterako, pultserak saltzen ibili dira eta erabat harrituta geratu dira jendeak izan duen jarrerarekin.