urtengoa uzta txikiago izan da eta horrenbestez murri-tzagoa izan da sagardoaren ekoizpena. Guztira 8 milioi litro sagardo egin dira, aurreko urtean baino 4 milioi gutxiago. Euskal Sagardoaren izendapenaren pean, berriz, 1,2 milioi litro egin dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardogileek.

Iazko uzta handiari aurten txikiago bat zetorkiola jakinekoa zen, baina Euskal Sagardoa jatorri deiturak ez zuen hain uzta txikia espero. Iazko uzta handiak, neguko hotz faltak eta udara lehorrak eragin dute uzta txikia. Iazkoarekin alderatuz, hirutik bat izan da bildutako sagar kopurua eta horrek litroak ere hirutik bat izatea eragin du.

Uzta txikia izanik, izaera handikoa izan da bildutako sagarra, azukrean eta taninoetan oso aberatsa. 2020a sagar urte txikia izan da Euskal Herrian kopuruz, baina izaera handikoa edukiz. Sagardoek ere hori erakusten dute, izaera eta gorputza. Uzta osoberezia eta ona dastatu ahal izango du kon-tsumitzaileak Sagardotegi denboraldian, konplexutasun handiko sagardoa, bilakaera ahalmen handikoa.

Zonaldeka eta sagastiz sagasti datuak desberdinak izan dira, baina gehienean izan da uzta txikiagoa. Guztira ia 2 milioi kilo sagar bildu dira Euskal Sagardora bideratutako sagastietan eta 1,2 milioi litro egin dira.

Hain uzta txikia izateko urterik egokiena izan liteke aurtengoa, datorren urteko salmentak zenbatekoak izango diren ez baitago garbi, baina aurrerantzean uztatik uztara horrelako aldeak egoteak asko kezkatzen ditu Euskal Sagardoa Jatorri Deitura osatzen duten sagargile eta sagardogileak eta hainbat proiektu jarri dituzte martxan egora hobetzeko.

Euskal Sagardoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardotegi biltzen ditu gaur egun eta 248 sagargileren sagarra erabiltzen da.