Síguenos en redes sociales:

Oriok historia egin dezake

Oriok historia egin dezakeJAVI COLMENERO

Lan erditan, Orio da bihar Kontxako Bandera irabazteko aukeragehien dituen trainerua. Lehenengo jardunaldiaren ostean, oriotarrak6,42 segundoko abantailarekinirtengo dira bihar Arraun Lagunakekiko, bigarrena pasa den igandean.Hibaika eta Sanjuan, ETE Ligakotraineruak, osatuko dute biharkoohorezko txanda gipuzkoarra. Bandera irabazi ezkero, Txiki traineruaren lehena izango litzateke.

Euskotren Liga hasieratik bukaeraraino menderatu ostean, Orio zenfaborito nagusia lehenengo jardunaldian. Lehenengo txandan,Nadeth Aguirrek gidatutako ontziahasieratik jarri zen estropadarenburu, baina gertu izan zituen Hondarribia eta Hibaika lehenengo ziabogaraino. Donostiarra, aldiz, ezinizan zuen aurkarien erritmoarieutsi.

Ziabogatik bueltan hasi zen Txikitrainerua Ligan zehar izandakonagusitasuna erakusten. Poparean,Hibaika atzean gelditzen joan zenpixkanaka eta Hondarribiak ziaboga zabal hartu ostean, hirugarrenpostuaren lehian aritu zen Donostiarrarekin. Azken txanpan oriotarrek erritmoa igo eta indartsu amaitu zuten estropada, errenteriarrei10 segundoko tartea ateraz.

Bigarren txandan, Orioren laugarren kale beretik irten zen ArraunLagunak. Lehenengo metroetandonostiarrak eta San Juan arituziren estropadaren buruaren bila,baina Patxi Olaberen eta EkainIriarteren neskek nagusitzen joanziren badiatik kanpo. Riveira eta Zumaia atzetik ibili ziren hasieratik.

Ziabogan, Arraun Lagunak Oriobaino segundo bat motelago zebilen. Estropada irabazteko aukerakhortxe zeuden eta erreferentziakeskura, dena ematera abiatu zirenbadiarantz donostiarrak. Ahaleginak ahalegin, ez izan zuten oriotarren azken txanpa indartsuari aurreegin eta 6 segundoko atzerapenarekin gurutzatu zuen helmugaArraun Lagunak. Atzetik, San Juanek ohorezko txandan sartzea lortuzuen eta Riveirak Zumaiaren aurretik amaitu zuen.

Esperantza galdu gabeDonostian jakitun dira pasa denigandean galdutako segundoakberreskuratu daitezkeela bihar. “Ezdugu esperantza galdu behar. Lekei tion Oriotik bost segundotara genbiltzan eta amaieran beste bost sartu genizkien. Etxean gaude eta ezdugu ezer galtzeko”, adierazi zuenpasa den igandean Donostia ArraunLagunakeko Xubane Arantza Uribarrena arraunlariak.

Nerea Badiola Orioko arrunlariak,aldiz, bihar “dena ematera” aterako direla abisatu zuen aurrekoestropada amaitzerakoan. Hibaikak ere ez du bandera irabaztekoametsa baztertu eta San Juanen,berriz, denboraldia ondo amaitzeadute helburu.

Itsasoari dagokionez, metro etaerdiko olatuak eta iparraldeko haize txikia espero dira biharko.Aurreikuspen hauen aurrean,popareko lanak eta kaleen zozketak garrantzia handia izango duteontzi bakoitzaren aukerak neurtzerako orduan. Oriok bere historiako lehenengo Kontxa irabaztekoaukera paregabea du aurrean, baina aurkariek ez diete bidea erraztuko. Dena airean dago.