Pasa den abuztuan eztabaidahandia sortu zen KontxakoBanderaren inguruan, bestebehin. Izaro Lestayori, Getariakogizonezkoen traineruaren emakumezko patroi denari, ez diote aurtengo edizioan izena ematen utzi.Arrazoia: Donostia Kulturak antolatzen dituen estropadak mistoak ezdirelako. Historian zehar, Kontxakobadia makina bat polemiken etabitxikerien testigu izan da. Diktadoreak, boikotak, arraun ukituak?denetarik jazo da Kontxako estropaden 140 urteetan.

XIX. mendearen amaieran, udakofestetako Biarritzen eta Baionarenarteko arraun desafioak sona handia hartu zuen Kantauri kostaldean.Estropada honen arrakasta ikusita,Donostiako Udalak udako jai-programaren baitan sortu zuen Kontxako Bandera 1879an, diruzko erronkak sustatzeko asmoz. Lehenengo edizio hura Lekeitiarra traineruakeraman zuen, Donostiako arraunlariez osatuta. Traineruen estropadaez ezik, lehenengo urteetan belaontzien txapelketa eta batelen estropada ere izaten ziren.

Hala ere, gaur egun arraun munduko estropada garrantzitsua denari udako programazioan ezartzeakosta zitzaion. Parte hartze eskasaedo arazo ekonomikoak zirelamedio, Donostiako estropada nagusia ez zen 1915era arte erregulartasunez ospatu. Traineruek ere ezzuten kolorerik izan 1940ra arte.Aurreko urteetan banderatxoenbitartez eta beranduago kolorezkoelastikoen bitartez desberdintzenziren.

Joan-etorriko bandera1939an bueltatu ziren Kontxakoestropadak Gerra Zibilaren etenaldiaren ostean, baina situazio osoberezietan. Irailean beharrean apirilaren 10ean jokatu zen txapelketa, Garaipenaren Estropada izen frankistarekin. Traineruek 1,5 milako distantzia bete zuten ohiko 3 miletakoaegin beharrean eta hiru ontzik parte hartu zuten soilik. Gainera, gerraosteko ondorioak nabariak zirenoraindik, gosea eta pobrezia tarteko.Oriok eraman zuen bandera. Halaere, Donostia Kulturak bandera hurabaliogabetu zuen 2016an, garai hartako “egoera berezia” argudiatuta.Horrela, egun batetik bestera Oriok31 Kontxako bandera izatetik 30erapasa zen. Erabaki honek hautsakharrotu zituen Orion eta herri guztia batzea lortu zuen erabaki “ulertezin” honen aurka.

Donostiako Udalak, erabakiak sortutako eztabaida ikusita, iritzia eskatu zion Aranzadi Zientzia elkarteari 1939ko bandera irabazleen zerrendan sartu behar zen edo ez baloratzeko. Horrela, 2017ko ekaineanaitortu zuen Donostia Kulturak1939ko bandera Orioren palmaresean egon behar zuela, Aranzadiren ikerketa historikoak babestuta.

Lehen sailkatze estropadaGerra ostean, Francok DonostiakoAiete jauregian ezarri zuen bereudako egoitzetako bat. Kutxa Fundazioaren argazkiak erakustenduten moduan, diktadorea estropadak ikusten eta bandera entregatzen izan zen hainbatetan. Frankismoaren garaian lortutako banderahoriek izan ziren, hain zuzen ere,pasa den urtean Hondarribian eztabaida handia sortu zutenak. Bidasoako taldeak historian zehar lortutako Kontxako bandera guztiak zintzilikatu zituen haiek bedeinkatzekoekitaldian eta herria Espainiakobanderez apainduta erakustenzuten argazkiek zeresan handiaeman zuten.

Hain zuzen, Frankismoarenamaieran jaio zen gaur egun klasikoa bilakatu den sailkatze estropada. Donostiako estropadetan partehartzeko asmoa zuten traineru kopuru handia ikusita, CAT-ek (gauregun Donostia Kultura izenekoa)sailkatze estropada bat ezarri zuen1972tik aurrera. 1983ra arte Hondarribia izan zen estropada honenegoitza, ondoren Donostian ezarrizena.

1983an jokatu zen Donostiakolehenengo sailkatze estropada. Hasibaino lehenago enbata altxatu zeneta traineruek oso baldintza txarretan aritu ziren arraunean. Denboraestraofizialek Orio kanpoan utzizuten, baina epaileek eta antolatzaileek emandako denboren araberahoriak sailkatuta zeuden. Honekeztabaida handiak eragin zituen taldeen ordezkarien artean eta lehenengo igandean talde batzuk ontziak estropada eremuan gurutzatu zituzten, protesta gisa.

Lehenengo jardunaldia bertanbehera geratu zen eta ekitaldia boikotatu zuten taldeek Castron estropada bat antolatzea erabaki zutenurte hartako uholdeen kaltetueilaguntzeko. Azkenean Oriok eraman zuen 1983ko bandera hura,nahiz eta parte hartze eskasa izan.

2006ko sailkatze estropada erebertan behera uztekotan egon zenAstilleroren auzia zela eta. Donostia Kulturak eta ACT ligako taldegehienek galiziarren parte hartzearen kontra egonagatik, justiziakAstillerok arraun egin zezakeelabaieztatu zuen. Irteera 20.30ak arteatzeratu zen eta garai hartakoprentsaren arabera, galiziarrekOndarreta hondartzatik sartu beharizan zuten uretan, portuan zegoententsioarengatik.

Palen arteko talkakAzken urteetan hainbatetan izan diraontzi desberdinen palen arteko talkak.2001ean Oriok zigorra jaso zuen Castrorekin palak gurutzatu ostean etagipuzkoarrek ehuneneko gutxirengatik galdu zuten bandera. 2005ean,berriz, Hondarribiak Pedreñaren etaOrioren arteko palen talkak aprobetxatu zituen bandera irabazteko eta2013an Urdaibai zigortu zuten hondarribiarren mesederako.

Aurreko urteko edizioan ere palenarteko ukituak izan ziren protagonista. Oraingoan Zierbenak etaUrdaibaik gurutzatu zituzten arraunak lehenengo jardunaldian etaepaileek bermeotarrak zigortzeaebatzi zuten bizkaitarrak banderaren lehiatik at utziz. Azkenean Hondarribiak eraman zuen banderaZierbenari azken txanpa ikusgarribatean gaindituz.