Real Sociedad | Illarramendik tronpeta jo izana kritikatu du Aburtok

Kopako finala "Asier Illarramendi ez zen ospakizunean zuzen jardun. Errespetuz jokatu behar da", esan du bilboko alkateak Realaren ereserkia interpretatzeari buruz

06.04.2021 | 00:27
Oyarzabal eta Illarramendi, koparekin, Hondarribiko aireportura heltzerakoan. Argazkia: Efe

Donostia – Realeko eta Athletic-eko jokalarien artean harreman ona egon arren, eta joan den larunbatean La Cartujan jokatu zen finalaren amaieran talde zuri-gorrikoen jokabidea eredugarria izan bazen ere, zale bizkaitarrek ez dituzte hainbat pasadizo begi onez hartu. Horien artean, titulua ospa-tzeko afarian Sevillako hotelean Asier Illarramendik Realaren ereserkia jo izana. Horren harira, Bilboko alkateak hau aipamen hau egin zuen Radio Euskadin: "Hori, Asier Villalibre, Gernikako bufaloaren berezko irudikoa da. Porrotean eta garaipenean errespetua izan behar dela iruditzen zait. Ospatzeko modu hori imitatzea ez da egokia izan Illarramendiren aldetik, ez da batere polita izan, nahiz eta jokalari aparta dela pentsatu. Ea hori guztia anekdota hutsean geratzen den". Aipatu beharrekoa da talde txuri-urdineko kapitainak txikitatik jotzen duela tronpeta, eta ez zela aldez aurretik pentsatutako ekintza izan egun gutxi batzuetan Txuri Urdin interpretatzen ikastea. Eta ez hori bakarrik... Illarrak berak eta aldagela txuri-urdineko gainerako kideek Athletic-eko jokalariekin oso harreman ona dute aspaldidanik, eta hori ederki antzeman zen Realak 0-1 irabazi zuen partidan zehar, baita ospakizunaren ondorengo uneetan ere.

Bestalde, Aburtok ukatu egin zuen Athletic-eko zaleen artean "jokatu aurretik irabazi genuenaren ustea" zegoenik. "Ez dut uste. Partida historiko hori jokatzeko gogo bizia bai, bazegoen. Baina gogo hori ez zen aurkariarekiko errespetu faltarik izan; ondotxo genekien Realak gauzak oso zail jarriko zizkigula, hilaren 17an Bartzelonak egingo duen bezalaxe ".

Halaber, hilaren 17an Athletic eta Bartzelonaren artean jokatuko den hurrengo finalaren aurrean, eta egoera "berriro korapilatzeko aukera" dagoenez, Bizkaiko hiriburuan egoera "kontrolpean" izate aldera, zer antolaketa egin eta zer erabaki hartu aztertzen ari direla esan zuen Aburtok.

Ekintza bandalikoak Bilboko alkatearen ustez, joan den larunbatean hirian izandako istiluetan Er-tzaintzak tentuz jokatu zuen, bere iritzian, "agian" iskanbila desegiteko asmoz "indar polizialarekin" hain gune txikira sartu izanak "emaitza okerragoak" ekarriko lituzkeelako.

Kopako finalaren atarian Poza Lizentziatuaren kalean larunbat arratsaldean izandako istiluen inguruko ikerketak zabalik jarraitzen duela azaldu zuen, eta datozen egunetan atxiloketak egotea espero omen du "gizalegearen aurkako ekintza lazgarri horien erantzuleak ez baitira ez Athletic-en ez Bilboren erakusgarri ezertan".

Azaldu zuenez, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren artean elkar lanean egiten ari diren ikerketa horren baitan, gertatutakoaren inguruko "bideo asko" ikusten ari omen dira, horietariko hainbat herritarrek emandakoak.

"Porrotean eta garaipenean errespetua izaten jakin behar da. Ospatzeko modu hori imitatzea ez da polita izan"

juan mari aburto

Bilboko alkatea