Urola Erdia, arnasa hartzera gonbidatzen duen eskualdea
Urola Erdiak gure ondarearen altxor esanguratsuenetako batzuk gordetzen ditu. Loiolako Santutegia, Etxe Santua eta 60 metroko kupuladun Basilika ikusgarriarekin, Gipuzkoako gune monumental garrantzitsu eta ederrenetako bat da.
Relacionadas
Bestalde, Azpeititik Lasaora doan lurrun-trenak XIX. mendera bidaiatzeko aukera emango digu 5 kilometroko ibilbidean zehar.
Eta Zestoako balnearioak eskualdeari nortasuna eman zion tradizio termala gogoraraziko digu. Bi hitzetan, historia eta arnasa hartzera gonbidatzen gaituzten paisaiak aurkitu ditugu eskualde honetan.
Laster, egunkari honetan erreportajea osorik.
Urtero bezala, Argotek marraztutako egutegia lortzeko aukera luzatuko dizu NOTICIAS DE GIPUZKOAK. Eskura ezazu datorren abenduaren 21ean, doan egunkariarekin batera.