Amasa-Billabona (Eneko Udangarin), Zizurkil (Maije Zelaia), Aduna (Gaspar Esnaola), Larraul (Joxeagustin Arrieta) eta Asteasuko (Aitziber Egaña) hautagai buruak eta gainontzeko hautagaiak bildu dira EAJren egitasmoa zein den gizarteari helarazteko. Joseba Egibar, GBBko presidenteak, azpimarratu du abertzaleak eta euskaldunak direla, eta horregaitik pertsonak eta pertsonen eskubide politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak dituztela irizpide nagusi bezala eta zerrenda aurkezten duten bost herri hauetan irizpide horiek aurrera eramateko asmoa agertu dute.