Donostia – ETAko “presoen egoera normalizatzea” eta guztiek zigorrak Euskadiko espetxeetan betetzea eskatzeko helburuarekin, Sare herritarra eta Bilbao Konpartsak taldeek abuztuaren 26rako Bilbon, Aste Nagusi bete betean, deitutako manifestazioa aurkeztu zuten atzo.

Erakunde terroristako presoen eskubideen defentsan lan egiten duen sareak adierazi zuenez, martxaren deialdia egitera “derrigortuta” omen daude, “salbuespen-neurriak amaitzeko urrats garran-tzitsuak” egin arren, oraindik neurri horiek guztiak desagertu ez direlako.

“58 preso geratzen dira Espainiako eta Frantziako kartzeletan, eta eskaera horixe nabarmendu nahi dugu lehenik eta behin: guztiek EHko karteletan egon beharko lukete, horixe baita senideen eta lagunen sufrimendua amaitzeko urrats nagusia”, adierazi zuen Sare herritarrak ohar batean.

Horrez gain, eskuratzeko “baldin-tza guztiak bete arren”, hainbat espetxeratuei baimenak eta hirugarren gradua ukatzen zaizkiela ere salatu nahi izan dute. Horren gainean, indarrean dagoen legeria betetzeko eskatu dute, “ bakoitzak dagokion bidea oztopo eta baldin-tza gehigarririk gabe egin ahal izan dezan, eta gainerako presoei aplika-tzen zaizkien baldintza berberak aplika dakizkien”. Idatzi berean, iheslarien eta deportatuen kasuen konponbidean aurrera egiteko ere eskatu dute.

Etxera bidea gertu izango da manifestazioaren leloa eta 13.00etan abiatuko da Bilboko Plaza Eliptikotik.

APAVTk debekatzeko eskatu dio ANri Martxaren deialdia iragarri bezain pronto, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataforma Elkarteak (APAVT) idatzia aurkeztu zuen Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentral Dekanoan, ekimena debekatzeko eskatuz, helburua bakarra “ETAko kide izateagatik edo harekin kolaboratzeagatik zigortuak izan direnak goraipatzea delako”, eta manifestazioa eginez gero “terrorismoaren aintzatespen publikoa egingo litzatekeelako, biktimak eta beraien familiartekoak gutxietsiz”.

“Eskakizuna presoen eskubideen erreklamazio gisa uler daitekeen arren, oinarri-oinarrian dagoen aldarrikapena presoak kartzelatik atera-tzea da. Jakina denez, gure espetxe-legerian badira espetxetik ateratzeko legezko bideak, beraz ez dago zertan onartu beharrik tankera horretako ekintzarik”, adierazi zuten APAVT-tik.

Miguel Folguera buru duen elkarteak “umiliagarritzat, duintasunik gabekotzat eta arbuiagarritzat” jo zuen, manifestaziorako deialdian presoen senideei egindako kaltea arin-tzea aipatze hutsa. “Sufrimendua, benetakoa, defendatzen dituzten preso horiek eraildako pertsonen familiena eta lagunena delako. Hori ere entzun behar al dugu?”, adierazi zuen elkarteak, argi eta garbi azpimarratuz “egungo Zuzenbide Estatuan presoen eskubideak errespetatu egiten direla”.

Beraien iritziz, martxa hau hedabideen aurrean aurkezteak “terrorismoaren kontakizuna erabat desitxuratzea ekarri du”, eta hori, “oso arma arriskutsua” izan daitekeela iruditzen zaie.

Horiek guzitak kontuan izanik, APAVTk eskaria luzatu dio organo judizialari, ofizio bidal diezaien Er-tzaintzari eta Estatuko Segurtasun Indarrei, txostenak presta ditzaten “deitzaile formalei buruz, horien atzean legez kanpoko erakunderen bat egon daitekeelakoan”. – NTM