Jokin Altunak 2022an irabazi zuen palmaresean falta zitzaion azken txapelketa handia. Amezketarrak, Julen Martijarekin batera, binakako txapelketa irabazi zuen finalean Laso eta Imaz mendean hartuta (22-20). Horrenbestez, Koroa Hirukoitza irabazi duten pilotarien multzoan sartu da Altuna: Buruz Burukoa, binakakoa eta Lau t‘erdikoa. Aurrelariak zazpigarren urtez jarraian jokatu zuen lau t’erdiko azken partida, baina ezin zuen bere laugarren txapela jantzi, Ezkurdiak mendean hartu bai-tzuen modalitate horren historian urrezko letrekin gordeta geratu den final gogoangarrian (22-21). Buruz Buruko Txapelketan, lesio batetik sendatu berria zen, eta finalerdietan galdu zuen gerora txapeldun izango zen Unai Lasoren aurka.