DONOSTIA. Sarrera garestienak, 140 euroko prezioarekin, kantxako eserlekuei dagokie, 21 eta 40 jarlekuen artean. Merkeenak, ordea, 45 euroren truke, hirugarren errebotekoak izango dira.
Gainerako prezioak honakoak dira: 120 eurotan gainerako kantxako eserlekuak, 80 eurotan bigarren solairu laterala, 65 eurotan kantxako errebotea, 55 eurotan bigarren errebotea eta 50 euro hirugarren solairu laterala.
Sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai interneten.