Síguenos en redes sociales:

Sariketa

“Obra eremu aldagarri gisa ulertzen dut”

Teknologian oinarritutako ‘ST24019 (Métodos abreviados de teclado)’ obrari esker Ertibil Saria Jaso du Amaya Suberviolak

“Obra eremu aldagarri gisa ulertzen dut”Toni Sasale

Izatean, begiratzean eta egitean zerbait dagoela uste du Amaya Suberviolak (Mendabia, Nafarroa, 1993). Txikitatik existitzen dena eta garatzen doana, hazi ahala ere jarraikorra izan den joera. Artistak gogoan du txikitan inguruko materialekin bakarrik entretenitzeko jolasak asmatzen zituela, eta hau iruditzen zaio jarrera hori ez dagoela egun egiten duenarengandik hain urrun. Bere gertuko senideak eskulangintzan ari-tzen dira, eta artearekin lotura zuzenik ez badu ere, beti iruditu zaio hasierako sorkuntzatik bukaerara bilakaera bat dagoela.

Zein da zure artearen zigilua?

Ez dakit. Ez zait “marka” edo antzeman daitekeen firma bat sortzea interesatzen estetikari dagokionez, agian bai begiratzeko edo produkzioari aurre egiteko moduan. Urte gutxi daramatzat artearen munduan, eta dagoeneko badaude nire lana asko aldatzen dela esaten dutenak. Ez dit molestatzen, dena konektatuta dago eta modu organikoan bizi dut: interes batek bestera narama, egiteko modu batek beste batera naramalako. Horrela mantentzen naiz estimulatuta eta interesatuta. Hala ere, nire obran behin eta berriz errepikatzen den izendatzaile komun bat pinturak aldatzeko aukera ematen didaten formulak edo tresnak dira. Dela arrazoiak gainjarriz, dela sekzioak leku-aldatuz, dela eremuak eraldatuz. Obra eremu aldagarri gisa ulertzen dut: nik materiala eta arauak aurkezten ditudan jolas gunea da, baina ez dakit nola helduko den amaierara. Laburbilduz, emaitza planteatutako enuntziatu bati emandako erantzuna da (erantzun posible askorena), ez egindako diseinu bat.

Zure koadroak akatsez beteta daudela esan izan duzu, zerbaitetarako balio duelakoan. Zure proiektuak, nolabait, errealitatera hurbiltzeko bide bat direla esango zenuke?

Ez dut asmo horrekin egiten. Koadroan “errorea” erabiltzen dut hurrengo ekintzaren detonatzaile gisa. Galdera horrek zerikusia du aurreko erantzunarekin, obra elkarren segidako hainbat erabakiren emaitza dela pentsatzearekin. Urrats horietan guztietan batzuetan asmatu egiten dut, eta beste batzuetan erratu egiten naiz, eta hori prozesuaren parte da, eta hurrengo egoerara naramate. Erratzeak edo asmatzeak, biak baliozkoak dira, hurrengo urratsera naramatelako: ekintza eta erreakzioa da. Honekin ez naiz errealitatearen metafora bat egiten saiatzen ari, ezta nire obrari ikuspegi poetiko bat ezartzen ere; nahiz eta, horrela azalduta, badu zerikusia bizitzarekin, baina beste gauza askok bezala.

Arteak beregain aldarrikapenik edo errealitatearekin zerikusirik izan behar du edo gizartearen isla da?

Nire ustez badago aldarrikapenez beteta dagoen artea, eta ez dagoena. Horrez gain, aldarrikapena obraren irakurketaren geruza ezberdinetan existitu daiteke, ez du zertan lehenengoan edo begi-bistakoenean egon behar: bata bestea bezain baliozkoa iruditzen zait. Uste dut - nire interes pertsonalengatik-, erabiltzen den baliabidea edo teknika justifikatu egin behar dela, zerbait gehitu, edo, neurri batean, bere buruaz hitz egin behar du, bestela obrak ideia edo burutapen soil baten ilustrazioa izatearen arriskua dauka. Gizartearen eta errealitatearen isla izateari dagokionez, interesatzen zaidan gai bat dela esan dezaket. Lehen ez zela beharrezkoa uste nuen, baina denborak aurrera egin ahala kontrakoa pentsatzera jo dut, esplizitua niretzako erakarria izan ez arren. Pertsonalki, ez zait hainbeste interesatzen landu beharreko gaietan garaikidea izatea, baizik eta gai horiei heltzeko moduan. 

Duela gutxi Ertibil Saria jaso duzu ‘ST24019 (Métodos abreviados de teclado)’ obrari esker, aro digitalean irudien eraikuntzari buruzko hausnarketa sortzen duena. Zein metodo erabili duzu?

Pieza hau irudi-edizio digitaleko hainbat tresnatan sakondu nahi dudan lan-ildo baten parte da, simil analogikoak ezartzea lor-tzeko, horiek sorkuntza eta konposizio-estrategia gisa erabili ahal izateko. Kasu honetan, Photoshop programan hautatzeko eta bira-tzeko tresnak erabili ditut material gehigarri gabeko pintura bat manipulatzeko eta berrantolatzeko, soilik haren atalen egitura eta kokapena aldatuz, irudia beste irudi batzuk sortzeko material gisa ulertuz, nolakotasunean erreparatuz.

Duela lau urte, espazio berean ‘Pantallas’ lana erakusteko aukera izan zenuen. Zerk bultzatzen zaitu zure artea teknologian oinarritzera, honek espazio guztiak hartzen ari dela jakinda?

Teknologia interesatzen zait errealitatea behatzeko eta irudikatzeko formula berriak eskaintzen baititu, baita ezaugarri formal berriak ere. Historikoki, margoak aldaketak jasan ditu aurrerapen teknologikoak agertu ahala, ez hauek ordezkatzen dituztelako, baizik eta gure ingurua begiratzeko modua aldatu digutelako. Pertsonalki, irudiaren lengoaia nire obraren irudira nola ezarri dezakedan pentsatzea interesatzen zait, itzulpen analogiko batetik abiatuta; hau aprobetxatzea lan estrategiak garatzeko. Gaur egun edizio digitaleko beste tresna batekin lanean ari naiz: kopiatu eta itsatsi, Photoshop bezalako programetatik. Premisa eta tresna oso errazetatik abiatzen naiz.