Abesti bat: '25. artikulua' (Idoia Asurmendi eta Eñaut Elorrieta)
Musika talde bat: Merina Gris
Liburu bat: 'Maitasun kapitala' (Karmele Jaio)
Antzezlan bat: 'Album' (Formol laborategia)
Film/telesail bat: 'Maspalomas'
Kultur espazio bat: Iruñeko Gayarre antzokia
Naroa Goñi musikaria 2005ean jaio zen Iruñean, eta Gasteizen Euskal Ikasketetako gradua ikasten dabil gaur egun. Musika munduari dagokionez, Burutik taldeko gitarra jotzailea eta abeslaria da. Bertan sartu zen 2024ko urri aldean. Txikitatik musika munduan murgilduta egon da, ama musika irakasle baitu. Esate baterako, lehenago beste talde batean egondakoa da eta elektrotxaranga batean saxofoia jotzen du.