Gontzal Mendibil Bengoetxea (Zeanuri, 1956) abeslaria da, egile abeslaria. Idazle lanetan ere aritua da: 'Gorbeiako haizea' eleberria idatzi zuen. 5 urterekin egin zuen debuta, herriko koroan. 1973an Abra kantaldian lehen saria irabazi zuen, eta hantxe hasi zen benetan Mendibilen musika ibilbidea. Lehenik bakarrean, 1975ean Xeberrirekin, eta geroztik berriro bakarlari lanetan. Bide emankorra izan da: 18 disko argitaratu ditu, herri mugimenduari nahiz maitasunari eginiko kantuekin. Berak idatzi ditu kantatu dituen letra asko eta asko, baina euskal poeta garaikide askoren olerkiak ere musikatu ditu, eta Jose Maria Iparragirreri eta Aita Arruperi eskainitako diskoak osatu ditu. Azkena, 2021ean, 'Neugan bizi gabe biziz' (San Joan Gurutzekoren poema musikatuak).

Gontzal Mendibilen kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Zurekin batera' (Iñigo Etxezarreta)

Musika talde bat: ETS taldea eta Peter Gabriel kantaria

Liburu bat: Noam Chomskyren 'Cooperacióno extinción' eta Patxo Perurenaren 'Emily'

Film bat: 'Cadena perpetua'

Kultur espazio bat: Bilboko Arriaga Antzokia