TXILEKO Santiagoko ArmaPlazan (Plaza de Armas) lowcost hegaldiak eskaintzendituzte: “Saturnora eta bereuztaietara bidaia; Eguzki Sistemako 6.planeta. Gutxi gorabeherako distantzia,1.200 milioi kilometro”. Prezioa:100 peso txiletar, 15 zentimo euro.Tamalez, itzuli naizenerako, astearteada eta bidaia aldatu dute dagoeneko.Aste honetan “Ilargia eta bere kraterrak”.Astronomo begi-harrapari taldebat Santiagoko bihotzean esertzenda neguko arratsalde garbietan,teleskopio handiak eskutan, pasierandauden pertsonei ibilbide merke-merkeakeskaintzen.

Plazaren bazter batean, palmera handienartean, ilunantzean, bat-batekobolichea sortu da: Rosa Mercedesekbere azken diskoa aurkeztuko du.“Gogoratu hurrengo abestiak sidi (CD)berrian entzungai izango dituzuela, etadiskoa abuztuan izango dela salgai. Bildumarikonenak eskuratu ahal izangodituzue orain”. Igandero, arratsaldekobostetatik gaueko bederatzietara bitarte,Rosa Mercedes eta bere taldeak plazanfurgoneta kalamastra aparkatu etakontzertua eskaintzen dute.

“Beste cumbia bat, beste cumbia bat,po”, esaten diote. Rosak, ipurdi erdiakanpo uzten dion aulki batean eserita,amore ematen du eta bolichea sortzenda orduan. Urritasuna dutenpertsona talde batek (hirian zehartxangoan daudela dirudi) koroak egitendizkio tonutik erabat kanpo, bainaabesti guztiak ezagutzen dituzte.Eta dantzatzen hasi dira. Bat-batekodantza horrekin bat egin du gominazorraztuta eta trajez jantzita dagoengizon batek, oso makillatuta dagoenemakume zahar bat dantzara atereaz.Aldamenean, beste emakume lodi bat,dantzatzen baino, eskale mozkortuargal-argal bat astintzen ari da, berabezalaxe egunero plazatik hara-honaibiltzen den horietako bat.

Eta dantzari gehiago. Ama bat berehaurtxoarekin, hankartea itxurakoaez den kulunka batean mugitzen duengizon bat eta giroa berotzen hasia denbikote gazte bat; mutilak bufandazharrapatu du neska, gero eta hurbilagokulunkatuz. Pertsona ezberdinekelkarrekin dantzatzen dute, konplexurikgabe, Rosa Mercedesen graziariesker. 10 gradura heltzen ez den gauada, hotz samarra hain animatu egoteko.Pena: apenas saltzen dutelaCDrik. Kontzertu erdira, “berrogeita hamartxanponen” errondari ekiten diote.Berrogeita hamar txanpontxo biltzenez duten bitartean, ez dute jarraituko.Publiko animatuak lagundu egiten duhorretan. Kontzertuaren bukaeranabeslariaren bost urteko alabak hartudu lekukoa, ahots kirrinkari baina txalotuazabestuz.

Aldi berean, plazaren antipodetan, hauda, kontrako bazterrean, astiro eta nagimugitzen da dena. Arma Plazako xakekluba dago bertan, eta aurkariak betikotasuneandaudela dirudi, monumentuzkoestatuak bailiran. Eskumuturramugitu eta musua okertu baino ez duteegiten noizean behin.

Gunea inguratzen duten arkupeetan,joan den mendeko eraikinen artean(harri buztintsuzko fatxada handiakdira, erlaitz, arku eta arbelezko teilatudunak),hiriko fastfood kaskarrenasaltzen duten karabanak babesten dira.Italiano osoak (saltxitxak), chaqueñoaketa lomitoak zerbitzatzen dira, maionesa,ketchup, mostaza edo ají (pipersaltsa) koilarakada handi batez lagunduta.Saltsa horien orbanez osatutakomosaikoak tapiz itxura hartzen duzoruan; zikinkeria oretsu eta koloretsuzkomosaiko anitza dirudi.

Frijitu-usainak kontrastea egiten duSantiagoko zenbait bizilagunek darabiltenperfume biziarekin, bazterrazeharkatzean harritzen duten haiekin.Batzuentzat obsesioa da: plaza horretakokafetegi batean ttattar eta txalekozjantzitako zerbitzari batek, zerbitzuerdian, dosifikatzaile txikia atera etalepoa lurrinez busti du. Behin eta berriro.Pachuli usainak hiru egunez iraungodu gutxienez.

Hego Amerikako hiri handia da TxilekoSantiago. Kontinenteko hiribururikmodernoetako bat, bere Manhattanberezia ere badu; kristalez estalitakozeru-orratz sorta bat alferriklehiatzen da hiria ekialdetik ixten duensabai menditsu izugarriarekin, Andeetakomendikatearekin, alegia. Sanhattanesaten diote. Diotenez, bertanbiltzen dira negozio handienak,herrialdea aurrera daramaten milioiaskoko finantza-eragiketak.

Hala eta guztiz ere, plaza horren inguruanigarotzen da bizitza astelehenetikigandera, orain dela 500 urte bainogehiago hiria sortu zen plaza berean,bide inkak gurutzatzen ziren leku hartantxe.Hementxe bertan, konkistatzaileespainiarrek eta enperadore inkektopo egin zuten gunean, topo egitendute orain pertsona mordoak metrosarreran;hala ilea hazteko produktuenpublizitatea banatzen duten gizonek,nola ministro baten dimisio eske panfletoakbanatzen dituztenek. Pintadabatek Patagoniako ur bilduen bukaeraaldarrikatzen du, eta herrimaputxearen askapena eskatzen dutipo batek oihuka. Horrelakoa da unibertsoaArma Plazan.