Naiara Anasagasti eta Sergio Llanos. Sergio Llanos eta Naiara Anasagasti. Bikote honek osatzen du Bakelite. Azeriak (2014) diskoa plazaratu zuenetik, hainbat hilabete pasa dira, baina zer moduzko erantzuna izan duen ikusteko eta hausnartzeko parada izan dute. Anasagastik har-tzen du hitza: “Oso ona izan da eta izaten ari da harrera. Diskoak urte hasieran ikusi zuen argia eta ordutik eduki ditugun kontzertuetako feedbacka oso ona izan da”.

Ilun, zintzo, berezi eta identitatea duen apustu gisa definitzen du diskoa. Kontzertu batek beste kon-tzertu batzuk ekarri dituela dio: “Oso pozik gaudela ukaezina da”, gehitu du. Diskoak ekarri dituen berritasunei buruz, zera azpimarratzen du: “Zuzenekoak ugaritu eta gutxika ibilbide bat jorratzen hasi gara. Patxada handiz hasi genuen proiektuak abiadura bat hartu du eta jario atsegin horren baitan murgiltzearen erabakia hartu dugu”.

Orobat, Bakelite proiektua oso zin-tzoa dela baieztatzen du gazteak: “Gure bizipen, sentsazio eta gustuko dugun guztiaren konpilazio bat da. Atmosferaz beteriko sonoritate bati bide ematen diogu eta horren baitan hipnotikoa izatera iristen den egoeretara bideratzen gara erresistentzia gabe, gehienetan magikoak diren uneetara helduz”. Bere musika estiloari dagokionez, blues-rock-folk etiketak jarri dizkiote orain arte egindako kontzertuen kroniketan, baina taldekideak berak hala definitzen du: “Gure estiloa xumetasunaren handitasunak definituko luke”.

Horretaz gain, Anasagastik azaltzen du benetakotasuna dela Bakelite taldea definitzen duen kon-tzeptua: “Gure hitzetan, ekintzetan, doinuetan, mugimenduetan, erabakietan eta oro har Bakelite zein gure bizitza inguratzen duen guztian. Gure baloreekin eta izaerarekin bat egiten du”. Bestetik, bikote taldea izatea ez da “hain berezia” bere ustetan, are gehiago, emaitza “bikaina” da horrelako formatu batean egotea: “Honekin urte bi ta erdian aritu ostean, emaitza bikaina dela edo gure ikuspegiarekin bat egiten duela esan daiteke. Bakoitza bere eremuan protagonista da eta egiten ditugun ekarpenek proiektua borobiltzen dute”. Euskal Herritik irten gabe, bikote taldearen formatua gero eta gehiago ikusten den eraketa dela gaineratu du: “Napoka Iria, Niña Coyote eta Chico Tornado? modan edo behintzat ohiko bilakatzen ari dela esango nuke”. Horrez gain, formatu honetan adostea “oso erraza” dela dio: “Gehiago hitz egitea dakarkigun arloetan, bestearen doikuntzak argi izaten ditugu baten edo bestearen iritziari pisu gehiago emateko”. Ondo ezagutzen dute elkar, eta beren harremana miresmen eta errespetuan oinarritzen da.

Inspirazio iturriak Bakelitek egunerokotasunean aurkitzen du inspirazio iturria: “Egunero gerta-tzen eta bizitzen ditugun gauza txiki eta eder horietan, orain eta hemen egotea lortzen duzunean, benetan disfrutatzen dituzun horietan”. Bestalde, aipatzen du musika asko atsegin duten kide bi direla, uneoro baitaude musika entzuten eta horrek zuzenean eragiten du sortzen dituzten doinuetan: “Txikitatik gustuko izan ditugun taldeek ere gure musika estiloan eragina dute eta sarri askotan pentsatu edo nahi izan gabe, konposatzen gaudenean agertzen dira oso barneraturik ditugun doinu guzti horiek”.

Taularatzean bizi egiten duten esperientzia islatzen du gazteak: “Beti desberdina da eta beti momentu magikoekin, soinuak eta hitzak gugan daukan eragin horretan murgiltzen gara. Guretzat bizi nahi dugun ezinbesteko esperientzia bilakatzen da eta hori konpartitzea eta ikusten daudenekin partekatzea benetan gomendagarria da”. Udan hasiko da berriz ere martxan Bakelite. Etorkizuneko proiektuak gertu daude jada: “Hasiko gara abesti berriak konposatzen, organoarekin jolasten? Beste diskoren bat begi bistan daukagu”.

Mugak hautsiz Euskal Herriaz gain, beste hainbat lurraldeko eszenatokietara igo da bikotea. Anasagastik gogoratu duenez, Bakeliteren lehenengo kontzertua Bartzelonako Euskal Etxean izan zen, 2011 urte amaieran. Gainera, azken urtean, Zaragozako La Sala deitzen den arte-gunean aritu dira, Tarragonan ere ibilitakoak dira? hainbat tauletan utzi dute bikote taldearen doinuak. Berriki, Leoneko MUSAC aretoan izan dira, eta Bourdeos nahiz Oviedo bezalako hirietan ere jotzeko asmoa dute: “Musikak ez dauka eremu itxirik, eta letrak ulertzerakoan Euskal Herriko eremuak aproposagoak badira ere, ez dugu mugarik aurreikusten gure musika aurkeztu eta berataz disfrutatu zein disfrutarazteko”.