ATARAMIÑE elkarteak hamargarrenezaurkeztu ditu euskal preso etaiheslari politikoen idazki edo sormenlanekin osatutako koadernoak. Ipuinak,saiakera laburrak, kronikak, poesia,bertsoak, irudiak… dakartza bilduma berriak.Ez da, haatik, elkartearen aurtengo argitalpenbakarra; Ibon Muñoa preso eibartarrarenAmetsen txokoan bizi naiz poema liburua, BorxaUrberuaga preso ohiaren Espetxetik at komikiazein Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikakere plazaratu ditu.

Koaderno literarioen lehen aleak 2002an ikusizuen argia. Ataramiñeko editore taldeko MitxelSarasketak -bera ere kartzelako literaturaegindakoa da-, azaldu bezala, Jon Etxeandiakplanteatu zuen elkarte autonomo bat sortzea.“2001ean Amnistiaren Aldeko MugimenduakEtxeandiaren Kartzelako lanak liburua argitaratuzuen. Hurrengo urterako, bueltak ematenjardun, presoen idatziak eta argitaratzeaproposatu, eta literatura koadernoaren ideiajarri zuen mahai gainean. Horren inguruansortu zen Ataramiñe, eta 2002an argitaratuzen lehen alea”.

Ordutik, euskal errepresaliatuen arteanliteratura sustatu eta haien idatziak, ahalden neurrian, jaso, bildu eta zabaltzekoxedez ari da elkartea. Koadernoak dituardatz nagusi, baina bilduma horienhamar aleak ez ezik, hamahiru liburu,musika CD bat eta umeentzako mahaijokobat ere plazaratu ditu urteotan.“Presoek asko idazten dute, eta guretzat lanhoriek garrantzia berezia dute -dioSarasketak-. Askatasunaren alde borrokatzeagatikdaude kartzelan; mundu hau ulertzekokartzelako ikuspegia argigarria da oso,kartzela gure munduaren barruan dagoelako.Komunikazio asmoa ere badago, lekukotasunajasotzea, espetxeak presoen idatzietatik ezagutzea…Identifikazio bat dago elkartearen etapresoen kolektiboaren artean. Elkarteko kideia guztiak preso ohiak gara”.

EZOHIKO ARGITALETXEA “Arrazoi batengatik edobeste batengatik argitaletxeek argitaratu nahiez dituzten obrak” kaleratzen dituztela azaldudu editoreak. “Gure irizpidea da presoen lanakargitaletxe normaletan argitaratu behar direla.Ez dugu txoko edo gettho bat sortu nahi; presoenlanak modu naturalean gizarteratu behardirela uste dugu eta, bestetik, liburuen onerakoere, onuragarria iruditzen zaigu euren liburuakhorretan diharduten argitaletxeek argitaratzea.Ataramiñe, berez, ez da ohiko argitaletxebat; lan bat bidaltzen digutenean, argitaletxenormalekin harremanetan jartzen dituguegileak”, erantsi du.

Bada, bestelako argitaletxeek ere presoen hainbatlan plazaratu dituzte aurten. Besteak beste,Txalapartak Batzorde Ikusezina izenez sinatutadagoen Heldu da matxinada argitaratu du,bi preso politikok euskaratuta. Elkarrek kaleratutakoHitzezko Txalupak lanean euskaldeportatu politiko batek parte hartu du, etaSusak, bestalde, Joseba Sarrionandiaren Kartzelakopoemak lanaren edizio berritua ateradu -1992an kaleratu zen lehen aldiz; bost urtekoespetxealdian (1980-1985) idatzitako eta ihesegin ondorengo piezak jaso zituen bertan egileak-.Etxepare, Iparragirre, Lauaxeta… euskal literaturarenerreferente diren hainbatek ere giltzapean, edo giltzapeaz, egindako lanetanutzi zuen nork bere garai eta bizipenen arrastoa.Poesia edo kopla idatziaren ibilbide historikoanantzeko adibide ugari aipa litezke. Bainabestelako genero eta garaietan ere izan da,eta izango da, espetxea eta literaturaren artekoerreferentziarik, hala nola Sarrionandia beraedota Jokin Urain -bost libururekin obrarikzabalena duen euskal idazle presoa-.

“Kartzelan itxi, zapaldu, mugatu, isolatu etabakartzen zaituztenean… idazteko motibazioakomunikazioa izan daiteke, pentsatzea, egoerariaurre egitea, buruaren orekari eustea,kartzelako lekukotasuna ematea, ikastea,borrokatzea, zerbait egitea, bizitzea… presoarenbeharrak ugariak dira; eta behar horiekasetzeko bitartekoak, oso urriak. Idaztea loturabat da zure buruarekin eta zure munduarekin”,dio Sarasketak.

Bide horretan, genero epistolarra gailentzendela dio: “Preso guztiek idatziko dute, eta munduosoan argitaratu dira presoen gutun sailak.Bestela, ez dut uste kartzelako lanetan idazkerapropiorik dagoenik”. Hori bai, motibazioa,gaia nahiz estiloa bata zein bestea izan, argidu: “Idazteak kartzelan behar bati erantzutendio askotan. Presoak dauden bitartean presoekidatzitako literatura egongo da”.