KKOLPEA, kantua eta dantza da flamenkoa,XVIII. mendean Andaluziansortu zen musika eta dantza estiloa.Mende bat beranduago,Mikel LaboakOrreaga bezalako kantuekin egin zuena musikaesperimentalista izan zen. XXI. mende honetan,biak uztartuta erakusten dizkigu ManuelaCarretta koreografoak (1965, Schio). LaboarenHaika Mutil abestia jantzia du jada flamenkozeta “bost urteko inkubazio lanarenostean”, Orreaga abestiarekin ausartu da.
Flamenkora Londresen egindako egonaldiariesker hurbildu zen. Mikel Laboaren berri,aldiz, Euskal Herriko lagun batzuen bidez izandu. Flamenkoa hizkuntza oso aberatsa eta malguadela iruditzen zaio dantzariari, jokamoldemusikal desberdinekin jokatzeko aukera ematenduena. Eta ez du zalantzarik: Laboarenahotsak forma artistiko askorekin jardutekoahalmena du. “Bere ahotsak erraiak mugiaraztenditu eta sormena elikatzen du”, iriztendu, baina “ez da erraza, bere esperimentazioakemozio asko ukitzen ditu”, onartzen du.
DANTZA, IRUDIA ETA SOINUA Dantza eta soinuaerabakita, bi osagaiek forma hartuko dutenlekua aukeratu du. Italian. Vicenzako Lago diFimonen dagoen urgaineko ontziraleku abandonatuada koreografiaren espazioa. “Leku hotza,galdua, zaharkitua eta utzia da”, kontatu du.Urbia, Lekeitio,Aralar, Donostia edota Hendaiaezagutu ondoren Venetoko paisaian murgildutaibili da koreografia prestatzen. “Munduaz isolaturikdagoen paraje predolomitiko honetanegia bilatu behar nuen, Laboak nigan piztenzuen benetako keinua edo mugimendua”.
Dantza sinplea da, “espazioak betetzen eta hustenduena”. Noizean behin espazioak berakigortzen dituen haitzen eta egurren soinuak entzutendira. Eta entzuten den irrintziak IX. mendeko OrreagakoGuduko gerlari mozkorren irudiaapurtzen du. Oro har, atrezzoa apala da, melodiak,mugimenduek eta inguruneak baitutebenetako indarra. Soinekoa sinplea da. Gorria.
Flamenko dantzarien ohiko kolorea. Eta takoidunzapatak ere gorriak dira. Manuela Carrettamakillajerik gabe ageri da.
Lan hau egitea bere premia bat betetzea izan delakontatu du, denbora luzez Mikel Laboaren musikaentzun eta ikertu ostean egin duena. “Urteakdira dantza, irudia eta soinua elkartuko zituenzerbaiten atzetik nenbilela”, dio. Horregatikaukeratu du ikus-entzunezko bideo bat osatzea.Bideoa bereziki “sormen prozesuan erabat sartzennaizelako eta irudiaren bidez xehetasun guztiakerakusten direlako”. Behin sormen prozesuaegituratuta eta ikus-entzunezkoaren osagaiguztiak interakzioan jarrita, Fiorenzo Zancanbideo ekoizlea hautatu du dantzariak. Bera izanda kamara atzetik koreografia harrapatu eta zortziminutuko bideoa teknikoki ekoiztu duena.
“Euskal Herriko errealitate konplexuan sortutakomusikan oinarritutako lan batek MadrilekoFFLAC jaialdian interesa piztu izanak esanahiaduela iruditzen zait”. Kontuan hartzeko kulturbalio baten aitortza dela uste du. Orain, egindakolana erakusteko ordua iritsi dela esanez jaialdiarenzain dago Carretta, beste 17 hautagairekinbatera lehiaketa sailerako hautatua izan dena.Horren ostean, proiektu honi segida ematekotanda. Dudarik ez du: orain arte Mikel Laboarenlurra eta sustraiak ikertu dituen bezala, EuskalHerrira joan-etorriak egiten jarraituko du.