Auzitegi Konstituzionalak alarma-egoera baliogabetu zuen pasa den astean. Baina erabakitakoa ez du zalantzan jartzen egindakoa, baizik eta egokitzapen juridikoa. Alarma-egoera konfinamendua agintzeko legezko bide egokia ote zen edo are prozedura muturrekoago batera jo behar ote zen, salbuespen-egoera, alegia, hiru ezaugarriekin: Kongresuaren aldez aurreko derrigorrezko onarpena, eskubide eta libertate publikoen murrizketa askoz larriago egiteko aukera eta 30+30 egunerako soilik aktiba daitekeena.

Auzitegi Konstituzionalak alarma-egoera baliogabetu zuen pasa den astean. Baina erabakitakoa ez du zalantzan jartzen egindakoa, baizik eta egokitzapen juridikoa.

Denok dakigu orduko egoera -pandemiaren punturik gorenean eta egunean batez beste 100 hildako izan zituena- oso larria zela. Adostasun politikoak lortu ahal izateko Kongresuko talde batzuen arteko portaera jakinda, salbuespen-egoera onartzeko prozedura nola izan zitekeela erraz asma dezakegu ere: desastre hutsa. Hona hemen Vox eta PP, egundoko toleskeriaz, behar zen unean aldeko botoa eman zioten dekretu berberaren konstituzio kontrakotasuna txalotzen ari.

Ikuspegi politikoa oso atsegina ez bada ere, eztabaida juridikoa, aldiz, lilugarria da are gehiago ni bezalako jurista xume batentzat. Derrigorrezko konfinamendua agintzeko alarma-egoerarekin nahikoa ez dela defendatzen dutenen berme-bokazioa ulertu arren, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aldeko erakutsi izan diren argudioak kontraesankorrak eta sendotasun gabekoak iruditzen zaikit ere. Horregatik, Auzitegiko bost kideren emandako boto partikularren letra ezagutzen irrikitan nago.

Nabarmen bai ikusten dena -duela bederatzi hilabete kideetako bat dimititurik, gainerakoen batzuen agintaldia iraungituta dago norbaiten politikagintza-presiopean joka-tzen dutela erakutsiz- erakunde honen egoera defendaezina da. Zeren eta Auzitegi Konstituzional baten lorturiko xedea eskubide eta berme konstituzionalak -prozedurak barne- babestea bada, ez al litzateke izan behar adibidetzat ematen lehena? Jakina.