endea haserre dabilela komentatu dit lagun batek. Autoetako gidariek inoiz baino pazientzia gutxiago omen dute, lantokian edozein eztabaida liskar bihurtzen omen da, ogia erosteko ilaran zain dauden jendearen artean eztabaidak ikusi ditu€ Lagunak dio coronavirusak duela guztiaren errua. Zehatzago, birusa gure artean dagoenetik sortutako egoerak: mugitzeko murrizketak, kontaktu sozial eskasagoa, musukoarekin ibili beharra€

Zerekin dago haserre jendea? Norekin? Krisi honen irtenbidea gestionatzeko ardura dutenekin? Arauak betetzen ez dituen bizilagunarekin? Norberaren barruan sortutako deabru eta mamuekin?

Iruditzen zait haserrearen jatorria, hein handi batean, beldurra dela. Garai aldakorra bizitzen ari gara, gure bizitzaren zimenduak mugitu direla sentitu dugu, ziurgabetasuna handia da, ez dakigu zer gertatuko den datorren astean. Mehatxu handi bat dugu aurrean eta eragin digun beldurra bideratzeko dugun modua, kasu askotan, haserrea da. Haserrea besteekin batik bat. Eta haserre bat gehi beste bat, azkenean haserre kolektibo indartsu bat sortzen da.

Haserreak bideratzeko modu asko daude. Drazen Petrovic saskibaloi jokalariak, adibidez, Real Madriden jokatzen zuenean, Valladoliden kontrako partida batean erabakigarriak izan ziren bi jaurtiketetan huts egin ondoren, haserre, ez zen beste askotan bezala arbitroarekin haserretu, ez zen ikuslegoarekin haserretu. Gau hartan, Madrilera bueltatzean, pabilioia irekitzeko eskatu zion klubari, eta han egon zen hirukoak jaurtitzen goizeko hirurak arte. Nahiko ona ez izatearen beldurra zegoen bere haserrearen jatorrian.

Haserreak informazio asko ematen digu. Haserretzen garen bakoitzean aukera daukagu gutariko bakoitzak atzamarrarekin seinalatzeko zein den haserre horren benetako jatorria. Hau da, zerk ematen digun beldur gehien. Zalantzarik gabe, haserrea sentitzen dugunean zerekin haserretzen garen eta haserre hori gure zein beldurretan oinarritzen den ikusten saia-tzeko aukera ezin hobea jarri zaigu garai honetan aurrean.