Síguenos en redes sociales:

Elefantea kulunkan

lagun batek egunkari zatitxo baten argazkia bidali zidan atzo, mezu bidez: "¿Sabía que circula en Internet una llamada a las aficiones de Athletic y Barça para que en la final de Copa, al sonar el himno español, entonen un elefante se balanceaba?" Etxera iritsi nin-tzenean, jakinminez bilatu nuen, eta bai aurkitu ere. Ez ohar labur hori zabaldu zuen hedabidearen esteka bakarrik, baita hari tiraka hasi eta mataza amaiezin bihurtu duten beste ba-tzuena ere. intereconomia.com webgunean iri-tzi soka luzea eragin du gaiak. Egia esan, gozatu egin nuen. Hedabide ultra erreakzionario horren ohiko irakurleak zeharo minduta eta asaldatuta ageri ziren, eta haiei zirika sartutako xaxatzaileek are gehiago sutu zituzten. Sututakoek, mespretxuzko hitzez, nazionalistek Espainiako Erregeari eta ikurrei iseka egiten dietela zioten, eta horrelako irainik izango balitz, partida bertan behera utzi beharko luketela. Zirikatzaileek, aldiz, Borboitarraren zaletasun eta bizioak aipatzen zituzten: " Yo sacaría el escudo del Atlético de Madrid del Calderón, no vaya ser que el rey saque la escopeta y le pegue un tiro al oso", zioen batek, eta hurrengoan honakoa erantsi: "no hay peligro... el oso del Calderón no está borracho."

Kopako finala, Espainiako Erregearen Kopakoa, jokatuko dute Barça eta Athletic taldeek. Jokalariek baita Euskadiko Selekzioa izenpean jokatzearen aurkako agiria sinatu zutenek ere- zintzo demonio entzun egon beharko dute Espainiako ereserkia. Pentsatzen dut ez dutela beste erremediorik izango. Edo agian bai. Bi taldeen jarraitzaileen artean Kataluniar eta Euskal Herritar independentista asko ibiliko dira, eta horrelako ardurarik ez dutenen artean ere ez dira gutxi izango Espainiako Monarkiarekin leporaino eginda daudenak. Iruditzen zait gerrian egin berri dioten ebakuntza aitzakia-tzat jarri eta Juan Carlos ez dela kopako finalean izango. Gorputz ahuldu horri bi makuluk eutsiko liokete, ordezkatzen duen erakundeari eutsiko dionik ez dago. Elefante bat kulunkan zebilen armiarma-sare batean?