Sozialistak, PSOE jasaten ari den erreputazio-krisi sakonaren aurrean, azalezina dena, barkaezina dena, azaltzeko ahaleginean, hitz perfektua, aproposakoena, aurkitu dutela uste dute: ofusikazio. Ba, informatikaz aritzeko izan ezik, alferrikoa. Hau da, PSOEren 3. agintari RebecaTorró andrearen ofuskazioa, bai egundokoa... Emandako prentsaurrekoa ikusi ondoren –ostiralera arte mutu, gorra eta itsu egonda– hobe isilik jarraitu izan balu: jarrera urrun eta hotza, robotikoa, ohiko aitzakiak errepikatzen. Okerrena? Alderdian nagusitako matxismoaren emakume biktimekiko haren enpatiarik eza nabarmena. Bestalde, Mª Jesús Montero Espainiako Gobernu-Lehen Presidenteordearen ofusikazioa, bere eskuineko eskua hainbat urtez izan zen SEPIko presidente ohiaren atxilotzearen aurrean, Sevillako Auzitegiak inputatu bezain laster berak baztertu zuela harrotuz, PSOEan ardura-funtzioak dituen norbait inputatzen badute, berehala kargutik uzten egiten diote oroituz ere.
Ja! Datorren igandeko Extremadurako Hauteskundeetan, nor da PSOEren Juntako Presidentetzarako hautagaia? Ereduzko inputatu bat, hau irudi patetikoa... Baita Ministro bozeramaile Pilar Alegriarena ere, jazarle batekin gustora egonda bazkaltzen, itzela. Aipatu behar dut ere Ana Redondo Berdintasuneko Ministroa zeinen ofusikazioak, urriatik 19 emakume erailak izan arren, erabaki bakar bat ere ez hartzera eraman du. Ezta hilabete batean 5 hilketa badaude –abendu honetako kasua– derrigorrezkoa den Krisi Batzordearen deialdia egin ere. Tira, gabonetara begira, garai arriskutsua, babes zerbitzuak indartzeko plana martxan jarri omen du. Espero dut hartzeko neurriak, PSOEan sexu-jazarpenaren biktima izan diren emakumeei eskeinitutako babes-neurri berdinak ez izatea ze, aritzeko orduan, Ferrazen zein Moncloan zein beste edozein alderdi-barruko esparrutan, salazar-boy guziak libre sentitu baitiren, erabat. Egitateak berez hitzegiten dute: haien kopurua hazi eta dimisioak goruntz doaz.
Ofusikazio? Nahiago nuke hori besterik ez balitz.