Urte batzuk badira honez gero, Debegesaren eskutik, Ondarbeltzetik Debako zubiraino doan eremua eraberritu eta berrantolatzeko lehen urratsak azter-tzen hasi zirenetik (Estuarioko Plana). Asmoak, ordea, begi bistakoa denez, ustel gertatu dira.Debako Udalean hasiera-hasieratik egon da egitasmo horri bultzada emateko alderdien arteko erabateko adostasuna. Mutrikukoan, aldiz, zalantza asko eta lehentasunik eza izan ziren 2015era arte eremuarekiko ikuspegi nagusia. Aurreko legealdiaren hasieran, Mutrikuko Udalak Aldundiari kostaldeko errepidea hobetzeko eta bidegorria eraiki-tzeko eginiko eskariak baiezkoa jaso zuenean, agerian geratu zen huraxe zela eremuaren egitasmoa behingoz gauzatzen hasteko garaia . Mutrikuko udaleko oposizioko bi taldeei behin baino gehiagotan orduantxe hasteak ekarriko zituen onurak agertu bagenizkien ere, gutxiengoan geundela baliatuz, eta interes orokorraren aurretik alderdi interesak jarriz, bidea oztopatzen aritu ziren eta, tamalez, babesik gabe, ezin izan zuen egitasmoak aurrera egin. Aukera paregabea galduta geratu zen.Urtebete pasa da errepidea eta bidegorria amaitu zirenetik eta denbora horretan Urazemendiko bizilagunen eta bidegorriaren erabiltzaileen aldetik galdera bat nagusitu da; zergatik ez da Debako zubiraino eraman pasealekua? Agerikoa da inguru horretan bizi direnak eta paseatzaileak geroz eta trafiko handiago jasan eta eremu horretara hurbiltzeko inolako segurtasunik gabe ibili behar izaten direla. Inguru horretako segurtasuna bermatzea eta degradatutako eremua zaharberritzea ziren aurreko legealdian proiektua bultzatzeko arrazoirik nagusienak.Legealdi honetako ia bi urte joan direnean, ez Mutrikukoak eta ez Debako udalek ez dute oraindik ezer egin denen ahotan zegoen galdera horri konponbidea bilatzeko. Ez alkateek ez Debegesak ez dute urrats bat bera ere eman eta, egoera hobetzearen alde, Gipuzkoako Foru Aldundiak, errepideak nahiz bidegorriak iazko udan izan duten arrakastarekin batera sortzen ziren arrisku larriak an-tzemanda, inguruan segurtasuna bermatzeko ahaleginean proiektu bat landu du pasealeku seguruaDebako zubiraino eramango duena. Ia 500.000 euroko aurrekontua izango du eta datorren udazkenerako amaituta egongo dela aurreikusten da. Honen guztiaren aurrean, bi herrietako EAJ-PNVren Udal taldeok eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu Gipuzkoako Aldundiari eta bereziki Aintzane Oiarbide Diputatuari Mutrikuko eta Debako herritarren eta bi udal taldeon kezkak aintzat hartuz, beste behin ere gure herritarren onginahia hobetzeko ahaleginean proiektua gauzatzeko benetako konpromisoa erakutsi duelako. Badugu itxaropena laster batean Debako zubia onera ekar-tzeko ere eginahalak egingo dituela.