Itziarko Toki Entitate Txikia sortu zela 6 urte betetzear dauden honetan adostu da Debako udalaren eta Itziarko auzo udalaren arteko hitzarmena. Abenduaren 17ko osoko bilkuran Debako udalbatzak aho batez onartu eta abenduaren 18an sinatu da Itziarko Kontzeju Etxean.Oinarrizko hitzarmen honek berezko eta delegatutako hainbat eskumen aitortzen dizkio Tokiko Entitate Txikiari, baina batez ere garapenaren, adostasunaren, zintzotasunaren, elkarlanaren eta enpatiaren ikur edo adierazle da. EH Bilduren udal gobernuak horixe du oinarri, eta oinarri horretatik debarren eta itziartarren ongizatea lehentasun.Bi instituzioen arteko lehenengo urrats garrantzitsu eta oinarrizkoena eman da, aurrerantzean ere garapen honetan bidea eginez jarraitu behar dugu, bai Udalbatzako 3 alderdiek eta baita Auzo Udalekotalde eragileak ere. Hitzarmenari izaera dinamikoa aitortu diogun heinean, aurrerantzean ere, koordinazio lanari jarraiki, auzoetako beharraka ztertzen jarraitu eta dagozkion eguneraketak egitea izango dugu helburu.