Bere urtebetetzea izan da. Atzo. Gaurzita egin dugu kafe bat hartzeko.Pozik egongo zara, esan diot, bereFacebookeko orrialdean ehunka zorionmezu ikusi ditudala aipatu ondoren. Baietzerantzun dit, benetan pozik dagoela, inoizez duela hainbeste jendek zoriondu,WhatsAppetik ere pilo bat zorion mezu heldu zaizkiola, gaur bertan azkena. Geroteknologia berriei buruz hau eta besteaesango dutela aipatu dugu biok, baina ezgenituenean baino harreman gehiago izateko aukera ematen digutela, harremanzaharrak berreskuratzekoa ere, dena ez delatxarra, eta abar. Barre egin dugu gero, 20urte genituen garaiko bere nobioak eremezu bat bidali diola aitortu didanean.Olaaa, esan diot, eta barrez lehertu garagarai hartako abenturak gogoratuz.Pozik dagoela esan dit, baina nik harenbaiezkoan zerbait arraro sumatu dut, halakokonbentzimendu falta bat. Agian beretzatgarrantzitsua den norbaitek huts egin diolapentsatu dut hasieran, edo 50 urte betetzetikhain hurbil geratzeak bertigoa eman diola.Beraz, deskubritzen saiatu naiz. Behar zutenguztiek zoriondu zaituzte, ez da inor geratuzuri mezurik bidali gabe, esan diot. Baietzerantzun dit, denek bidali diotela mezua. Baina bere esaldian ez du “denek” hitzari indarraeman, “mezua” hitzari baizik. Eta hor hasinaiz bere etsipen kutsua ulertzen.Zuk ere bai, esan du orduan. Nik ere bai,zer? Zuk ere mezua bidali zenidala, ez zenidala deitu, alegia.
Eta bai, arrazoi du, zorion mezu bat bidalinion eta ez genuen hitz egin. Hurrengo egunean geratuta geundela eta mezuarekinnahikoa zela pentsatu nuen. Baina badirudiezetz. Eta bota du azkenean: pertsona bakarbatek deitu dit telefonoz zorionak emateko,beste guztiek mezuak bidali dizkidate.Ahotsaren ordez, emotikonoak, hau damarka. Zorionak, zelan zaude? Hainbestekostatzen da deitzea? Segundo batzuk isilikegon eta gero nork deitu zion galdetu diot.Nire amak, erantzun dit, nork bestela. Etabere telefonoan oraindik WhatsAppik ezduelako! Elkarri begietara begiratu eta barrealgaraka hasi gara. Ahots sendoz. 20 urtegenituen garai haietan bezala.