Madrilgo Kongresuko eztabaidazakarraren pasarte batzuk ikusiditut telebistan. Noraino jaitsiden eztabaidaren maila; hauek badiraherritarren ordezkari, eta ondorioz, ezberdinenarteko elkarrizketaren eredu, jaidaukagu, pentsatu dut. Hitzaren balioazpentsarazi dit honek, bereziki Teleberrikohurrengo albistea entzutean, gaur hastenden Euskaraldiarena, hain zuzen ere. Ahobiziedo belarriprest izango diren guztiekhurrengo egunetan izango dituzten esperientziaberri horietan, euskararen erabilerasustatzeaz gain, beste zerbait ere landukobaitute: elkarbizitza. Euskaraz hitzegiten dutenen eta euskara hitz egiten ezdutenen baina ulertzen dutenen artekoa;euskaraz hitz egiten dutenen eta euskarajakin baina gaizki egiten dutelakoan erabiltzenez dutenen artekoa; euskaldunzahar eta ikasten hasi direnen artekoa; etaeuskaraz bizi nahi eta euskara euren egunerokomapan inondik ageri ez den horienartekoa ere.

Erronka bat da. Bakoitzaren eskubideaknaturaltasunez bermatzeko elkarbizitzanoinarritzen den esperimentu bat. Politaizango da Euskaraldiaren ostean hizkuntzaerabileraren inertziak aldatzeko balio izanduen egiaztatzea, baina horrez gain, politaizango da ikustea posible dela elkarrizketabatean aldi berean euskara eta gazteleraerabiltzea, beti denek hizkuntza indartsuarenpoderioz, gaztelerara pasatu beharrean.Ederra izango da euren egunerokoaneuskara erabiltzeko irrikan dauden hainbateuskaldun berrik, adibidez, espazio berriakkonkistatzea, edo euskaraz bizi nahi duenorok espazio zabalagoa aurkitzea nahi duenhizkuntzan hitz egiteko. Edo euskara betiurrun ikusi duten askok euskara eurenetxeko atarian dagoela sentitzea.

Baina guztiaren gainetik, guztion eskubideakerrespetatzeko gai garela erakutsi dezakeguEuskaraldiaren bitartez. Hain justu hainbatlekutan eztabaidaren maila nola jaitsi denikusita, bada aukera bat gizarte honen heldutasunaerakusteko. Izan ere, Euskaraldiarenbitartez ahoak eta belarriak prest ditugunegiaztatzeaz gain, bestea entzuteko prestgauden ala ez neurtuko baita.