Gizon holandar batek bere adinaerregistro zibilean ofizialki aldatudezaten eskatu du. 69 urte ditueta paper ofizialetan 49 urte dituela agertzekoeskaera egin du, hainbat arrazoiengatik,besteak beste, 49 urteko gizon batengorputza duelako berak, hala dio behintzat.

Hala ere, dioenez, berak bere burua gazteikusten badu ere, diskriminatua sentitzenda Tinderren adin horrekin ez duelakoligatzen, merkatuan ez diotelako inolakolanik eskaintzen, bankuek ez diotelakoetxe berri bat erosteko hipotekarik onartzen,eta hitz batean, gizarte honek 60urtetik gorakoak ikusezin eta bazterrekobihurtzen dituelako. Gizon honek bereeskaera sexu aldaketarekin konparatu du.Gaur egun sexuz aldatzeko eskaerakonartzen badira, zergatik ez onartu adinaldaketak?, dio diskriminatua sentitzenden gizon honek.

Barre egin dut lehenengo notizia irakurtzean,gero negargura sentitu dut adinekoenbazterketa sozialaz pentsatzeaz,eta galdera bat ere sorrarazi dit.Nik neuk nire adina aldatzeko aukerarikbanu, ez paper ofizialetan bakarrik, adinaldaketak gorputzean eta sozialki dakartzanaldaketa guztiak barne, egingo nuke?Hasiera batean pentsatu dut ondo legokeelagarai bateko azal tinkoa berreskuratzea,nire buruan gero eta ugariagoakdiren ile zuriak bat batean desagerraraztea,gaztez betetako taberna edo kontzertubatean haietako beste bat sentitzea etaabar?

Baina gero pentsatu dut ez dudala berriz20 urte izan nahi, alferkeria kontua izangoda agian, baina eroso nago nagoen lekuaneta nagoen bezala. Momentuz behintzat.Ez dakit 60 urterekin gauza bera esangonukeen, baina hor ere gizarteak adinekoaknola ikusi eta baloratzen dituen aldatubeharko genukeela uste dut, gure adinaaldatzen saiatu baino. Egungo gizartehonetan bekatu delako zahartzea. Emakumeenkasuan, gainera, bekatu mortala.Luze bizi nahi dugu, baina ez dugu zahartunahi. Konponbide zaila duen arazoa,ezta?