Ezin duela ulertu esan dit, haserre.Nire alaba haserretu egiten da gauzakulergaitzak iruditzen zaizkionean.ETB3n gaueko bederatzietan puntuanumeak lo egitera gonbidatzen duenabestia (gure garaiko Vamos a la cama quehay que descansar-en bertsio euskalduneta gaurkotua) entzun ondoren esan dithori. Bukatu bezain laster hasi baitaDoraemonen kapitulu bat. Eta berak ezindu ulertu. Nola da posible umeak lotarajoateko eskatzea kanta batekin eta segituanDoraemonen kapitulu bat jartzea?Zortzi urterekin espezialista da guztionkontraesanak agerian uzten. Baita telebistakoenakere. Arrazoi guztia du. Ez daukazentzu handirik. Mezu kontrajarriakbidaltzen ari da telebista. Baina askotanume begirada izatea beharrezkoa da guremunduko hainbat kontraesan argi eta garbiikusteko.
Eta hau gertatu ondoren horixe bera etorrizait burura. Berreskuratu beharkogenukeela noizbehinka umearen begirada,aurreiritziek eta errutinak kontaminatugabeko begiekin begiratu gure ingurura,eta ziur naiz egunero egiten ditugunhainbat gauza ulergaitzak irudituko zitzaizkigula.Eta aukera berriak aurkitukogenituzkeela. Egia da gero eta eskarmentueta jakintza gehiago izan, aukera gehiagodugula iritzi propioa sortzeko hainbatgaien inguruan, baina egia da baita ereaskotan informazio bonbardaketak, errutinarensokak eta aurreiritziek, besteakbeste, itsutu egiten gaituztela, eta umebatek argi eta garbi ikusi dezakeena guretzatikusezin bihurtzen dela. Ume batenbegirada berreskuratzeak esan nahi dugalderak egiteko libre sentitzea leheniketa behin, eta onartezina iruditzen zaigunasalatzea, nahiz eta beste guztientzatgauza onargarria edo normala iruditu.Batzuetan arazo bati irteera ematekolagungarriagoa da atzera egin eta umebaten begirada berreskuratzea hamaikaaditu kontratatzea baino. Ez daukat inolakozalantzarik. Nire lagun batek esatenduen modura, beti egia esaten duten bakarrak,mozkortiak eta leggings-ak kenduta,umeak direlako.