Edertasuna perfume iragarki bateansartu dugu, iragarki bihurtu dugu.Edertasuna. Hain da handia etaesanahi sakoneko hitza. Gure munduhonetan, baina, bahituta dago, itxurakeriareneta azalkeriaren esanetara jarri dugu.Hainbeste gorputz eta aurpegi eder ikusiditugu iragarkietan, edertasun hitza emakumeedo gizon baten edertasun eta perfekziofisikoarekin lotzen dugu gehienetan.Askotan erabiltzen dugu edertasunhitza inteligentzia edo nortasunaren kontrakoabalitz bezala, gainera.

Zalantzarik gabe, edertasun hitza bahitutadago. Bakarrik azaleko zerbait balitz bezalaerabiltzen da gehienetan, gimnasiobatean, edo perfumeria batean erosi dezakegunzerbait balitz bezala. Benetako edertasunaahazten dugu, albo batera utzi,nahiz eta bizitzeko guztiz beharrezkoadugun. Bai, gizakiok edertasuna behardugu bizitzeko. Edertasunak eragitendigun emozioa behar dugu bizirauteko etamundua hobeto ulertzeko. Ondo egindakolan batek eragiten duen edertasuna behardugu, egia hurbilago sentiarazten digunartearen edertasuna, emozioaren eta formaeta edukiaren arteko konbinaziobikain baten bitartez fikziozko obra onekeskaintzen diguten edertasuna, munduahobeto ulertzen laguntzen diguten artelanenedertasuna, naturak eskaintzen diguna,elkartasun keinu batek bere baitangordetzen duena?

Edertasuna polita den zerbaitekin nahastendugu, gure etxeko paretekin edo gure zapatekinondo konbinatzen duen zerbaiti esatendiogu eder. Baina edertasuna, benetakoedertasuna, deserosoa ere izan daitekeaskotan. Esango nuke gainera deseroso sentiaraztendigun artelanak gordetzen duelaegia gehien, eta ezin dugu ahaztu edertasunaegiara hurbiltzeko modu bat dela.Edertasuna behar dugu, bizitzekofuntsezkoa da. Baina mundu honetan gauzaksortzen duten diru kopuruagatik bakarrikbaloratzen ditugu, eta panoramahonetan edertasuna ahaztu egiten dugu,gutxietsi. Bahitu egiten dugu eta doinufrantsesa duen perfume iragarki bateanjartzen dugu salgai.