Norberaren akatsak onartzea benetanda lan zaila. Askotan geureburua engainatzen dugu, eginduguna ondo egina dagoela berresten diogubehin eta berriz geure buruari, edotagezur bat asmatu eta sinesten dugu lasaigeratzeko, lasai egin ahal izateko aurrera.Zalantzarik gabe, bakoitzak bere buruarekinlandu beharreko eginkizuna da norberarenakatsak onartzea, besteen aurreanbaita ere, eta pertsonak garen moduan,akatsak egitea normala dela sinestea.Ez da lan erraza, ordea. Eta jakin nahikonuke zenbat erabaki hartzen diren/ditugunegunero akatsen gainean, hauek ezonartzeagatik bakarrik.
Geure buruari akatsak onartzen ezbadizkiogu ere, hauek makillatzen ikastendugu, baina hanka-sartzea bestearenadenean kosta egiten zaigu ez haserretzea,bereziki gugan ondorioren bat izan dueneanharen erabakiak edo hark egindakoak.
Batzuetan ez dut ulertzen exijentzia mugahori hain altua izatea besteekin, edo kontuanez hartzea besteak ere erratu daitezkeela,gu bezala, berdin-berdin. “Dabilenaripasatzen zaio”, esaten du askotangure amak. Eta hala da, erabakiak hartzenedo zerbait egiten dabilenari bakarrik gertatzenzaio batzuetan erratzea eta gauzakgaizki ateratzea. Begira dagoenari nekezgertatzen zaio. Egiteak berarekin dakarhuts egin ahal izatea.
Akatsak akatsen gainean. Hori da akasoaskotan gertatzen dena, eta guzti honenondoriorik latzena. Hasierako akats batoinarri hartuta akats gehiago egiten ditugulaharen gainean hura ez onartzeagatik,besteek hasierako hutsegitea onartuko ezdiguten beldur. Eta argi daukat besteekinulerkorragoak bagina, aukera gehiagoizango genituzkeela gauzak hobeto egiteko,erabaki hobeak hartzeko. Izan ere,zenbat erabaki txar hartzen ditugu gureetxe, enpresa, eskola edota erakundeetanaurretik egin duguna akatsa dela ez onartzeagatik?Zergatik ez onartu gure akatsaketa baita besteenak ere? Azken finean, ezal dira ba akatsak gauzak ondo egiten erakustendiguten tresna eraginkorrenak?