Euskara batuaren 50. urteurrenaospatzen hasi ziren atzo Arantzazun,1968. urtean ofizialki jaio zenleku berean, Arantzazutik mundu zabaleralelopean.
Bertan euskara batuaren aldeko manifestuaonartuko zela irakurri nuenean pentsatunuen zenbat eman digun batuak, zenbataldeko manifestu mereziko lituzkeen, eta,aldi berean, zein gutxi eman diogu geuk,edo zein gaizki tratatu dugun askotan.Batuak eman digu kode komun bat, oinarrisendo bat, tresna bat gure hizkuntzarenegoera gutxika normalizaziorantz bideratuahal izateko.
Berrogeita hamar urte hauetan aldamioakeraiki dira, eraikina guztiz altxatzea dageratzen zaigun lana. Eta lan hori nolaegin, eta zer nolako euskara batua nahidugun bezalako galderen inguruan hausnartzenari dira egunotan Arantzazun.Une historikoa da, dudarik gabe, euskararentzat.Nire belaunaldikoei euskara batuak emandigu aukera gure ikasketak euskaraz egiteko,liburuak euskaraz idatzi eta irakurtzeko,euskara lan tresna moduan erabiltzeko,eta beste gauza askotarako ere?Gure hizkuntzaren biziraupenerako klabeaizan da orain arte batua, eta etorkizuneangure hizkuntza biziko bada, euskara batuariesker izango da.
Askotan zein gaizki tratatu dugun aipatudut, eta bereziki gogoan izan ditut euskarabatuari artifiziala edo plastikozko hizkuntzaizatea egotzi zaizkion uneak. Eta minberezia ematen dute hitz hauek euskaldunzaharrengandik, etxean euskalkiren batikasi dutenengandik, datozenean. Hemendenon hizkuntza baitago jokoan. Etaeuskalki eta batua ez baitira bata bestearenkontrakoak, osagarriak baizik, batak besteaaberasten baitu.
Eta ezin baitugu ahaztu gaur batuan hazidiren euskaldun zaharrak ditugula. Manifestubat baino gehiago zor diogu batuari.Eta zer esan batuari esker, eta egin dutensekulako ahaleginari esker, urte hauetaneuskara ikasi duten guztiei, eta, zailtasunguztien gainetik, egunero erabiltzeko ahaleginaegiten dutenei.