Beti ohartu gaituzte, txikitatik,kaleko arriskuez. Neskei beti esandigute kontuz ibiltzeko ordu txikitan,kontuz kale horietan, ez egin kasurikezezagunei? Gauez, beti egin dugu estuetxerako buelta, bortxatzaile bat agertukozitzaigun beldurrez. Alarma guztiak piztutaizan ditugu beti erasotzaile ezezagunen kontra.Haien aurpegia beti izan da abstraktuaguretzat, eta haien itzalak sumatu dituguleku askotan. Gure beldurren itzalak ziren.Dira oraindik.

Baina nork ohartu gaitu etxe barrukoarriskuez? Zergatik ez digu inork esan arerioarriskutsuena gure etxean bertan aurkitugenezakeela? Zergatik ez gaituzte hezigure bikoteak izan ditzakeen zenbait jarreraarriskutsuak bihurtu daitezkeela antzemateko?Txikitatik ikasi dugu, lehenik etabehin, gure lekua bikote baten barruankokatu behar genuela (bikote heterosexualbaten barruan, esan gabe doa); ikasi dugunormala zela gure bikotea jeloskorra izatea,adibidez, eta bikotea ez haserretzeko bestemutil batzuekin hitz egiteari utzi diogukasu askotan. Batzuetan, gure lagunekingenuen harremana hoztu da baita ere, elkarikusteari utzi diogulako, gure osotasuna etagure ordu guztiak bikoteari eskaini beharkobagenizkio bezala. Txikitatik ikasi dugu,etxean nork agintzen duen. Ez dute hitzetanesateko beharrik izan, gure gurasoen jarrerakeredutzat hartu ditugu.

Kaleko arriskuez ohartu gaituzte etahonek eragin handia izan du gure aukeretan,gure askatasunean. Baina hori gutxibalitz, ez dugu tresnarik izan arrisku handienariaurre egiteko, arrisku handienaikusteko. Pentsa ezazue une batez zer sentitudezakeen emakume batek gauero berebikotearekin ohe berean sartzen denean,eta bikote hori bere hiltzailea bihurtu daitekeelasusmatzen duenean. Ba al dagokartzela beldurgarriagorik? Ba al dagoamesgaizto latzagorik? Zure etxean bertandaukazu erasotzailea, izara berdinenazpian egiten duzue lo. Ez daukazu ihesbiderik.

Emakume askorentzat arrisku handiena ezdago kalean, euren etxe barruetan baino.Maguette daukat gogoan. Eta beste guztiak.